Bihar #Txiotesia2 lehiaketa egingo da
2014-11-17 11:14
UEUk kudeatzen duen Unibertsitatea.net atariak antolatuta, "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa egingo da bihar bigarren urtez. Egitasmo honen helburua ikerlari euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea da eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea ere. Iaz 86 ikertzailek parte hartu zuten.
Honoko hauek osatuko dute epaimahaia:
- Ainhoa Latatu (@tatutxiki): Doktorea mikrobiologian, UEUko Goi Mailako Prestakuntzaren arduraduna eta UEUkidea.
- Iñaki Larrea (@ilarrea): Doktorea hezkuntzan, ikertzailea eta irakaslea Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultatean.
- Itziar Aretxaga (@ItziMex): Doktorea astrofisikan, ikertzailea eta Mexikoko Astrofisika, Optika eta Elektronikako Institutu Nazionalaren Astrofisika Saileko burua.
- Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz): Euskal Filologoa, soziolinguista, ikertzailea eta telebista aurkezlea.
- Koldo Garcia (@koldotxu): Doktorea genetikan, ikertzailea UPV/EHUn eta UEUkidea.
Sari banaketa ekitaldia azaroaren 26an izango da, Donostian.
Erantzunak kargatzen...