Teknologia albisteak

Euskararen arnasguneak babestu eta indartuko dituen arkitektura juridiko berri baten beharra aztertuko dute #LUHI2 jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia
2015-01-15 : 12:36
Gipuzkoako Foru AldundiakUEMAkKontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” jardunaldiak aurkeztu dituzte. Iaz egindako topaketetan hirigintza proiektuek hizkuntzarengan duten eragina ikusi zen, eta bertako ondorioetatik abiatuta, pauso bat aurrera eman eta euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimeneiaterki juridikoa emateko oinarriak aztertu nahi dituzte aurten. Topaketak otsailaren 5 eta 6an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan. Matrikula doan da. Izena emateko: www.ueu.eus

Zigor Etxeburuak (Gipuzkoako Foru Aldundia), Paul Bilbao (Kontseilua), Maren Belastegi (UEMA) eta UNai Fernandez de Betoñok (UEU) aurkeztu dituzte jardunaldiak.


NORI ZUZENDUA: hizkuntzalaritzaren inguruko adituak, soziolinguistak, euskara-teknikariak, euskara indarberritzeko interesa dutenak, geografoak, arkitektoak, hirigileak, legelariak, ...


PROGRAMA
Partehartzaileei iazko jardunaldiko aktak banatuko zaizkie

OTSAILAK 5, OSTEGUNA

9:30-11:30 - 1. blokea. Sarrera.
Sarrera. Udalerri euskaldunen garrantzia euskararen normalizazio prozesuan.

  • 1. azterketa: Udalerri euskaldunetako bilakaera soziolinguistikoa EAEn, 1981-2011. Iñaki Iurrebaso, Soziolinguistika Klusterra.
  • 2. azterketa: Udalerri euskaldunetako aldagai sozial eta ekonomiko zenbaiten bilakaera. Imanol Esnaola, Gaindegia.
  • Borobiltzea.
  • Galderetarako tartea.

Atal honetako bideratzailea: Idurre Eskisabel, UPV/EHUko irakaslea.

11:30-12:00 - Atsedena
12:00-13:30 - 2. blokea. Lege aterkia.
Mahai ingurua:

  • ''No vull més fronteres!” Discursos i argumentacions sobre el principi de territorialitat lingüística en el capitalisme tardà''. F. Xavier Vila, Bartzelonako Unibertsitatea.
  • 'Projeccions i límits del principi de territorialitat.'' (Lurraldetasun  Eva Pons, Bartzelonako Unibertsitatea.
    Euskarazko udal jarduerek ba al dute lege babes eraginkorrik? Iñigo Urrutia, UPV/EHU

Moderatzailea: Paul Bilbao, Kontseilua

13:30-15:00 - Bazkaria

15:00-17:40 - 3. blokea. Diziplinartea eta esperientziak

  • Desazkundea. Iratxe Arriola, DOT-Desazkundea.
  • Parte-hartze prozesuak. Igor Ahedo, UPV/EHU.
  • Kanpoko esperientzia. Mallorca Caterina Canyelles, OCB-Obra Cultural Balear.
  • Eguneroko errealitatea. Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkatea.
  • Hizkuntza-ekologia. Itsaso Olaizola, Ekogunea.
  • Borobiltzea.
  • Mahai ingurua.

Atal honetako bideratzailea: Imanol Esnaola, Gaindegia.

 

OTSAILAK 6, OSTIRALA
9:00-12:30 - 4. blokea. Praktika.
Eragin linguistikoa ebaluatzeko tresna.

  • Hizlariak: UEMA, Artez aholkularitza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Eragin Lingustikoaren Ebaluzioa (ELE). Sistematizatzeko eredua.
  • Esperientzia. ELEren ezarpena Tolosaldeko Lurralde Zatiko Planean.

 

12:30-13:00 5. Ondorioak eta etorkizunerako erronkak.
Jardunaldiaren Batzorde Akademikoaren eskutik: Iñigo Urrutia, Paul Bilbao, Unai Fernandez de Betoño eta Miren Segurola.

Erantzun

Sartu