Askok bere aurpegia ikusi bezain azkar Nekane izenarekin lotzen dute, Goenkaleko Ertzaina. Baina berarekin urte gehien daraman pertsonaia den arren, ez da hori bere izena, eta ez da arraldetarra. Itziar Ituño Basaurin jaiotako aktorea dugu, Basauriko Antzerki Eskolan ikasia, baita Soziologoa ikasketaz ere. Eta Goya saietako bi kategoriatan hautagai da. Elkarrizketa egin diogu Ttalakan.
Antzerkian, telebistan eta zinean aritzen da. Azkenaldian geldiezinik dabil: "Lasa eta Zabala" eta "Loreak" filmetan ikus dezakegu, "Goenkalen" eta baita "Barealdi Magikoak" antzezlanean.
Harrigarria den arren, euskaldun berria dugu Itziar. Euskara ikastetik, euskaraz lan egitera eman zuen saltoa
IKUSI BIDEO ELKARRIZKETA
Erantzun
Sartu