Teknologia albisteak

Itsasoaren emazteak

Erabiltzailearen aurpegia
2014-11-11 : 13:58

Hika Teatroak eta Oinkari Dantza Taldeak sortutako ikuskizuna da  Itsasoaren Emazteak. Agurtzane Intxaurragak zuzendua. Agurtzane Intxaurraga bera, Miren Gojenola eta Oinkariko dantzariak oholtza gainean 75 minutuko ikuskizuna eskaintzen dute. Ikuskizun honek, Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu.

Hirurogei dantzari, bi aktore eta  lau musikari, Pello Ramirezek ikuskizunerako sorturiko kantekin, olatuen joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Kresal usaineko emakumeen historia da Itsasoaren Emazteak, haien begietatik dantzatu, euren ahotatik kantatzen dutena. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz.

Itsasoa gogora dakartzan musika, koreografia eta antzerkia nahastuz, Agurtzane Intxaurraga, Miren Gojenola, Angel Unzu, Pello Ramirez, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Oinkariko dantzariak euskal dantzaren ikuspegi berri bat eskaintzen digute.

IKUSI ERREPORTAJEA

Erantzun

Sartu