Teknologia albisteak

Zatoz Txirri, Mirri eta Txiribitonen bideokliparen grabaziora (larunbata, martxoak 28)

Erabiltzailearen aurpegia
2015-03-25 : 21:53
Bihar, larunbata, zure laguntza behar dugu TXUTXUPE abestiaren bideklipa grabatzeko. Beraz, animatzen bazara, zatoz Txirri, Mirri eta Txiribitonen bideokliparen grabaziora. Bihar, larunbata (martxoak 28)  Donostiako KRESALA elkartean (Euskal Herria 9,Donostia).

TXUTXUPE bideokliparen grabaketa Donostiako KRESALA elkartean (Euskal Herria 9,Donostia). 

10:15etan zita sarreran

10:30etan puntual hasiko dugu grabaketa

11:30etarako amaitu nahi dugu, mokadutxoa hartzera gonbidatuko zaituztegu denok eta ondoren kalejiran joango gara Konstituzio plazara, han ospatzen baita Donostian ere Euskaraz festa!

Zuek Txirri, Mirri eta Txiribitonez jantzita etortzera gonbidatu nahi zaituztegu, ahal ezin duenak sudur gorri bat edo sudurra gorriz margotuta badu ere pozik!

Ederki pasako dugu! Eskerrak emateko, mokadutxoaz gain, gure DVD berria, TERAPIA opari nahi dizuegu!
Animatu denok!!

Ttalaka Kultur Elkartea eta Txirri Mirri eta Txiribiton

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago