Azpeitiako Urrestila auzoan jaioa, kazetari, gidoilari eta idazlea dugu Pako Aristi. Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza ikasia, 1984 urtean literatura bere bizimodu eta ogibide bilakatzeko erabakia hartu zuen.
Nobela, saiakera, poesia, narrazioa, haur eta gazte literatura, kronika, biografia... estilo ugarietako lanak argitaratu sortu ditu. Eta ez soilik literatur munduan, EITBn gidoilari eta medio ezberdinetan kazetari lanetan ibilia baita. Gainera komunikabide ugarietako kolaboratzaile da eta izan da: Euskadi Irratia, Airean saioa (ETB1), Berria, Egin, Herri Irratia, La Voz...
Bere lanengatik publikoaren miresmena eta errekonozimendua irabazteaz gain, zenbait sari ere eskuratu ditu. 1992 eta 1993 urteetan Rikardo Arregi Kazetaritza Saria jaso zuen eta 2008 urtean Toribio Altzaga Antzerkiko Euskaltzaindia eta BBKren Literatur Saria.
IKUSI BIDEO ELKARRIZKETA
Erantzun
Sartu