Azken urteetan bezala, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak, Bai Euskarari Sariak banatu ditu. Basque Culinary Center izan da aurtengo sari banaketa burutzeko aukeratutako lekua eta bertan Ziurtagiri dun eta euskaltzale ugari bildu ginen.
Hiru izan dira aurtengoan saria jaso duten pertsona edota erakundeak. Bai Euskarari Laguna saira Kike Amonarrizek jaso du eta Banaiz Bagara Elkartea eta Mendia Optika izan dira ziurtagiridun sarituak. Jone Amonarriz izan zen ekitaldia gidatzeaz arduradun eta oholtzatik ziurtagiriaren elkarteko zuzendari den Rober Gutierrez eta elkarteko beste zenbait kide pasa ziren sarituen lana goraipatu eta ziurtagiridun guztiei esker oneko hitzak eskainiaz.
Baina aurtengoan ez da sari banaketa soilik izan, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen irudi berria aurkezteko unea ere izan zen. Irudi berritua, modernoagoa. Honek goitik behera aldatzera eraman ditu, logotipotik hasita, webguneraino. Sariak banatuta eta irudi berria aurkeztuta, euskal ospakizuna izanda eta Basque Culinary Centerren egonda, jan eta edanez bukatu genuen ospakizuna.
IKUSI BIDEO ERREPORTAJEA
Erantzun
Sartu