Liburu bat paper eta letra multzo bat baino gehiago da eta hori argi geratzen da Kimutxekin. Kimutx ez da liburu bat, proiektu oso baten izena da, Euskal Herriko txoko ezberdinetako pertsonek elkarlanean burututakoa.
Etxe giroan hasitako proiektua da, auzolanean hazi eta herri giroan osatu dena. Alor ugarietako profesionalek, bakoitza dakiena eginez, forma eman diote pixkanaka proiektu honi, haurrek ikasteko, jolasteko eta hauek gidatzeko tresna bat sortuaz.
Proiektu honen bultzatzailean helburua, bizi garen herria begirunez harturik, eta ondare kulturala oinarri izanik, haurren lehen urrats horietan bidelagun izatea da. Haurrek kultura senti dezaten bilatzen dute, gertuan dutena maitatuz. Eurek egindako lan guztia (istorio, marrazki, kantu eta melodiak) gu guztiokin partekatu nahi dituzte eta hori dela eta Creative Commons lizentziapean sortutako material guztia gure eskura jarri dute.
Gainera proiektua bizirik dago, etengabe haziz. Zeinutx da proiektu honen azken urratsa, proiektua zeinu hizkuntzara egokitu dute.
Egindako erreportajean ezagutu dezakezue sakonago proiektua eta bertako partaideak eta informazio gehiago izateko, liburua eskuratzeko edota materialak deskargatzeko, bisitatu www.kimutx.eu webgunea.
Zeinutx: http://kimutx.eu/kimutx-multimedia.php
ZOZKETA: http://www.ttalaka.org/erreportajeak/kimutx_69/
IKUSI BIDEO ERREPORTAJEA
Erantzun
Sartu