Soziolinguista, umorista eta telebista aurkezlea dugu Kike Amonarriz. Argia aldizkarian hasi zen umorezko artikuluekin eta hortik aurrera ez da gelditu.
Euskal Telebistan hainbat saiotan parte hartu du aktore, gidoilari edota aurkezle lanetan: Hitz eta Pitz, Funtzioa, Hau da A.U., Beni ta Marini, Balinda, Bai zera, Txiskola eta Sikofonia. Gainera, Barrebusa telebista saioa zuzendu du. ETB 1eko Mihiluze telebista saioa aurkeztu zuen Ilaski Serranorekin, eta 2013az geroztik, ETB 1eko Tribuaren Berbak saioa aurkezten du.
Erantzun
Sartu