ETB2ko albistegien betiko ohitura nazkagarria
2011-08-12 11:08
Londresko euskaldun batzuk elkarrizketatu dituzte, hango istiluen harira, ikusi bideoa. Aurrena getariar bat (itxura guztiz, euskalduna), erdaraz aritu dena. Gero, euskal etxeko lehendakaria, Peio Astigarraga, euskaraz hitz egin duena (ez zuen gaztelaniaz egin nahiko), baina, azpitituluak eman ordez, gaztelaniazko bikoizketa antzekoa ipini diote gainetik, haren hitzak entzutea galaraziz.
Aurrenekoa, erdaraz eginaraztea, eztabaidagarria izan liteke; gaitzesgarria 2.a iruditu zait: ingelesez egiten dutenean azpitituluak ematen dituzte; euskarazko hitzak entzutea iraingarria ote da batzuentzat?
Erantzunak kargatzen...