EITB aro digitalean; kudeaketa estrategikoa konbergentziara bidean
Ondorio bat atera behar bagenu, ez dago dudarik, 2007. urtean pauso garrantzitsua eman zen, aurreko urteetatik zetorren lanaren emaitza, EITBk Bilbon egoitza berria inauguratu zuenekoa. Hala, irrati, telebista zein Interneteko kazetariek toki berean hasi ziren lanean eta horrek markatu du konbergentzia-prozesua. Digitalizazioak eta kudeaketa estrategikoak bat eginik konbergentziaren bidea egiten hastea lortu dute. Liburua EHUko talde ikertzailearen emaitza da, kazetaritzakoak gehienak, tartean bada soziologoa ere.
Izan ere, propio egindako metodologia eraiki nahi izan dugu lan honetarako. Horrek asko aberastu du emaitza. Komunikazio-arloan, unibertsitateko graduko ikasleentzat eta masterrekoentzat ezin egokiagoa da liburua, gaur egun hedabideen konbergentziaz egiten den gogoetagatik. Kazetari polibalentea edo kazetari multimedia, izenak izen, horra hor orrialdeotan azaleratzen den egoera.
Esteka honetan, hitzaurrea eta sarrera.
Erantzunak kargatzen...