Kontzertu akustikoa Arnaldo Otegiren askatasunaren alde
Arnaldo Askatu Elgoibarko Herri Ekimenak Urriak 27rako kontzertu akustiko bat antolatu du Herri Antzokian lehen mailako 11 euskal musikarirekin. Bertan izango dira Gose, Kerobia, Ken Zazpi, Zea Mays, Napoka Iria, Mikel Urdangarin, Asier Serrano, Rafa Rueda, Ion Gurrutxaga, Oreka TX eta Esne Beltza.
Aurrez antolatutako mahai inguruarekin egin bezala, oraingoan ere ekintzari hedapen egokia eman asmoz eta Arnaldo Otegiren askatasun aldarrikapenak behar duen oihartzuna izan dezan, Herri Ekimenak Izan Zaitez Laguntzaile! kanpaina abian jarri du.
Idatzi honen bidez, lehen mailako hainbat euskal musikarik trukean ezer eskatu gabe parte hartzeko erakutsi digun borondatea eskertu nahi genuke. Hala ere, kontzertu hau era profesionalenean aurrera atera dadin eta aurreko mahai inguru eta manifestazio nazionalean bezala ahalik eta zabalkunderik handiena izan dezan herritarron laguntza behar dugu. Hau da hain zuzen ere IZAN ZAITEZ LAGUNTZAILE!! kanpainaren xedea.
LAGUNTZAILE izateko aportazio ekonomiko bat eskatzen da eta trukean abantaila batzuk eskeintzen, sarrera lortzeko beherapena edo zozketan parte hartzea kasu. Hemen xehetasunak
Plataformaren aldetik ulertzen dugu herritar askoren egoera eta ez da erraza plataformarentzako beste laguntza hau eskatzea; baina Arnaldo gure artean ahalik eta azkarren izan dadin bene benetan eskertuko genizueke oihartzun handia izan dezakeen ekimen honetarako zuen bultzada izatea.
Erantzunak kargatzen...