Teknologia albisteak

Bere buruari Google Street Viewren bidez egin dio argazkia euskaldun honek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-07-29 : 10:07

Iñigo Arandia Interneteko ekintzaile euskaldunak bere burua aurkitu du Google Maps-eko kale irudietan, Street View direlakoetan, Donostian:

Kaixomaitia.com kontaktu pertsonalak egiteko zerbitzuaren sortzailea da Iñigo Arandia, eta haren blogean jaso zuen iazko martxoan, Donostian zebilen bitartean Google-ren kale argazkien autoa ikusi zuela. Bideo hauxe egin zuen Arandiak:

Orain, Google Maps-en begira, bere burua aurkitu du bertan, Twitterren jakinarazi duenez.

Hauxe da puntu zehatza, Mikeleteen eta Jauregi kaleen artean, Donostian.

Erantzun

Sartu