Sustatu logoa Teknologia albisteak

Baztango Udala auzitegira eraman nahi dute euskararen erabilpenaren inguruko Udal Ordenantza dela eta

Sustatu
2011-08-02 10:08

Ordenantza aplikatuz, Udalarentzat lehen hizkuntza da euskara, eta lehentasuna ematen dio gaztelaniaren aurrean. Barne lanerako hizkuntza ere izanik, Udalean lan egiteko zein enpresek lehiaketa publikoetan parte hartzeko beharrezko baldintza da euskara, ordenantza honi esker.

Guzti hori salagarria iruditu zaio Espainiako "Asociación Nacional por la Libertad Lingüística" elkarteari, eta kontua auzitara eramateko diru-bilketa egiten hasi dira.

Ordenantza pdf-an deskargagarri dago Baztango Udalaren webgunean. Guk, Sustaturen politika jarraituz hartu egin dugu, albistea osatzeko. Honatx:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu