Teknologia albisteak
1

Mahai fabrikatzaileen elkartea egongo balitz, SGAE dagoen moduan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-08-07 : 11:08

Interneten bueltaka dabil aspalditik testu bat, paralelismoa egiten duena SGAE Espainiako Autore eta Editoreen Elkartearena eta antzeko fikziozko elkarte batena: Mahai Fabrikatzaileen Elkartea. Elkarte hori existituko balitz eta SGAEren jarrera izango balu gertatuko liratekeen egoera barregarriak kontatzeko egindako paralelismoa da. Gaztelaniaz ari da zirkulatzen testua; euskaratuta ekarri dugu hona.

Nik mahai bat egiten diot Ramoncin-i. Berak, mahai ordaindu ondoren, bere etxera eraten du. Egun batean bere lagunak gonbidatzen ditu bere etxean bazkaltzera eta honako menua jartzen die: jabugo urdaiazpikoa, kabiarra eta beste delicatesen batzuk.

Baina... nola da posible Ramoncin eta bere lagunak NIRE mahaian afaltzen egotea, niri ezer ordaindu barik? Ordaindu zidanez, orain nahi duena egin dezakeela mahaiarekin? Bai zera! Nik Ramoncini saldu nion mahaia, eta ez bere lagun Etxanoberi.

Horretara, Ramoncinek daukan mahai horretan beste norbaitek jaten duen bakoitzean, niri ordaindu behar dit. Baina ez hori bakarrik: mahai horiekin etekin ekonomikoa lortzen duen orok, ordaindu egin behar dit. Alegia, jatetxe batek etekin ekonomikoa ateratzen badio nik egindako lanari (nire mahaiak erabiltzen baditu), ordaindu egin behar dit.

Baina... jatetxeak bakarrik? Edonork erabiltzen ditu mahaiak lan egiteko, eta hortaz denek ateratzen dute etekin ekonomikoa nik egindako mahai horietatik.

Ezkontza bat? Ba ordaindu dezala tasa bat mahaiak erabiltzeagatik. Ramoncinek esan bezala:

Ez al dituzte ezkontzetan langostinoak ordaintzen?

Baina arazo bat dago: nik lehen mahaiak egiten nituen, baina aspaldian ez dut mahaik egin. Orduan... mahai bat erabiltzen duen edonori kobratu egingo diot, edo lau hanka eta ohol bat duen edozein tramankulu erabiltzeagatik kobratuko dut, nik egina izan edo ez, badezpada.

Agian mahai horiek Ikean egindakoak dira... baina badaezpada nik kobratuko dut, eta gero esango dut diru hori Ikearentzat dela.

Erantzunak

Eñaut
2011-08-18 : 13:27

Baneukan testu honen berri, hemen sortu zela uste dut, Victor Manueli egindako elkarrizketa baten inguruko iruzkinetan, meneame.net webgunean...


Erantzun

Sartu