Xabier Leteren omenezko kantaldiak Arantzazun eta Hondarribian
2011-07-31 12:07
Datorren asteotan Xabier Lete gogoratzeko kantaldiak egingo dituzte Arantzazun eta Hondarribian: datorren larunbatean lehenengoa, eta hurrengo asteko ostegunean bigarrena; abuztuaren 6an eta 11an, hurrenez hurren. 2010eko abenduan hil zen Xabier Lete idazle, poeta eta kantari ezaguna.
Kantaldiaren kartela uztailaren 3. asteko Argia astekariaren kontraportadan ikusi dugu:
Abuztuaren 6an
Hondarribiko Gipuzkoa Plazan, 22:30etan.
- Antton Valverde
- Pier Paul Bernaitz
- Amaia Zubiria
- Txomin Artola
- Jabier Muguruza
- Xabier Euzkitze
- Petti
Abuztuaren 11an
Arantzazuko Santutegian, 19:00etan.
- Antton Valverde
- Pier Paul Bernaitz
- Erramun Martikorena
- Amaia Zubiria
- Petti
- Joxan Artze
Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria
Xabier Leteren memoria mantentzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiako Euskarazko Nazioarteko Poesia Saria deitu zuen duela zenbait aste. Lanak aurkezteko epea irekita dago irailaren 15era arte.
Erantzunak kargatzen...