Teknologia albisteak

Ibaimusic deskargen webgunea berritu egin da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-07-27 : 10:07

Euskal musikaren deskargak saltzen dituen Ibaimusic zerbitzuak bere webgunearen berriztapena aurkeztu zuen atzo. 2010eko otsailean ireki zen Ibaimusic, baina nonbait atzokoan, zerbitzu berritzat hartu zuten hedabideek berriro.

Euskal autoreen 17.000 abesti eta 1.300 disko dituztela adierazi zuten atzo, euskaraz zein gazteleraz eginak. Nazuoarteko katalogoan berriz, 117.000 kantu eta 8.300 bilduma.

Abestiak banaka erostekotan, 0,99 euro balio dute mp3 formatuan, eta 1,19 euro FLAC formatuan; diskoak berriz 8,99 (mp3) edo 10,99 (FLAC).

Webgunearen ezaugarri berrien artean, salduenen zerrenda bat, non topean Xabier Lete zenaren Eskeintza diskoa ageri den. Kantuen puskak entzungai ere badaude, 19 segunduko zatiak.

Erantzun

Sartu