German Coppiniren heriotza dela-eta, galiziar bati irakurri diot: Celta edo Deportivo-ren zalea zaren moduan, Siniestro Total edo Golpes Bajos, bietako batena izan zintezkeen, inola ere ez biena. Eta pentsatzen jarri naiz, ze zaletasun antagoniko daude gure artean? Futbolean nahiz politikan errazak dira halako aurkaritzak, baina kulturan ez hainbeste.
Ni ere ukitu nau German Coppiniren heriotzak. Eta iruzkin hori bera irakurri dut hor nonbait. Eta, tira, ez dakit futbol aurkakotasunez asko, baina Siniestro Total eta Golpes Bajos maitatzea elkarren kontrajarriak izan zirenik ez nekien, ez behintzat nire heziketa sentimentalean. Niretzat 'Me pica un huevo' edo 'cena recalentada', biak dira magikoak. Hori bai, bigarrena, Golpes Bajosena, apur bat gehiago.
Me pica un huevo: http://www.youtube.com/watch?v=DwEELwag81s
Cena recalentada: http://grooveshark.com/s/Cena+Recalentada/3TdwCp?src=5
Euskal kulturako aurkakotasunez irakurtzen ditugu gauzak han hemenka, bertso eta antibertso adibidez, baina funts pixkatekin begiratuta uste dut oro har arrazoia duzula Xabier eta eklektikoak garela nagusiki.