Susako editore Gorka Arresek (@armiarma) eman ditu kopuruak asteburu honetako Sautrelan (http://www....
2013-11-10 21:30
Susako editore Gorka Arresek (@armiarma) eman ditu kopuruak asteburu honetako Sautrelan (8. minututik aurrera ggb): liburu digitalak saltzen hasi zirenetik, duela 2 urte, 1652 ale saldu dituzte; alegia, bi urteko ahaleginak 1652 euro eman dizkio argitaletxeari (euroa liburuko). Horra hor gure merkatuaren egungo neurria eta ebook-en etekin ekonomikoa. Gorka beraren hitzak: "barregarria da". Bidea egitea ez da beti erraza..., eta eskerrik asko Susa! Orain galdera da: zer etorkizun dute euskarazko liburu digitalek?
Erantzunak kargatzen...