Teknologia albisteak

Solasaldia: Harkaitz Cano eta Xabier Gantzarain

Azkuna Zentroa
2019-04-06 : 21:00

Harkaitz Cano eta Xabier Gantzarainen solasaldia Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian. Harkaitz Cano eta Xabier Gantzarain adiskide zaharrak dira 90eko hamarkadan beste zenbait kiderekin batera Lubaki banda literatur taldea osatu zutenetik. Ordutik, Canok idazle gisa ibilbide oparoa egin du, eta arte garaikideak presentzia nabarmena izan du bere obran. Alabaina, ez da gehiegi nabarmendu alderdi hori eta oraindik aztertzeko dagoen kontu bat da. Gantzarain beti mugitu izan da literatur eta artearen arteko mugetan. Arte ikasketak egiteaz gain, ezaguna da portada-diseinatzaile gisa egin izan duen lana (tartean Canoren zenbait libururena). Berriki, euskal arte garaikideari buruzko saiakera interesgarria argitaratu du (Zuloa), non Gaur taldearen ondorengo artea aztertzen duen hainbat obra eta artisten bidez. Horrenbestez, bi autoreok Canoren literaturaren eta arte garaikidearen arteko harremanaren inguruan ez ezik, euskal arte garaikideaz eta liburuen azalgintzaz jardun ziren Bilboko Gutun Zuria jaialdian.

Erantzun

Sartu