Teknologia albisteak

Kilometroak 2019 Bideoklipa

kilometroak
2019-05-04 : 03:00

Hauek dira Kilometroak 2019ko abestia eta bideoklipa. Ni, Hi, Hura... ikastola mundura! Leloraren barnean biltzen den GU edo talde-izaera jasotzen du abestiak, swing doinu dantzagarriez. Gozatu, eta segitu dezagun Kilometroak egiten! Harrera ezin hobea izan du Kilometroak 2019ko abestiak. Koreografia alai batez lagunduta, Zarauzko plaza dantzan jarri dute swing doinuekin. Aurkezpeneko ikuskizunean, azken unera arte eutsi diote Ni-k, Hi-k eta Hura-k, mamorruek, kantari. Kilometroak 2019ko abestia definitzeko hitz bakar bat aukeratzekotan, “gurea” izango litzateke hitz hori. Hala azaldu dute antolatzaileek. Hain zuzen, Ni, Hi, Hura... ikastola mundura! da aurtengo leloa, eta horren baitan dagoen gu edo talde-izaera agerian jarri du abestiak.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago