Teknologia albisteak

Ikastoletako guraso aitzindariei omenaldia, 50 urteren buruan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-05-06 : 14:33

Zurriola Ikastolak, Donostiako ikastolen mugimenduko aitzindarietako batek, bere 50. urteurrenaren urte osoko ekitaldien artean, pionero izan ziren 1968ko guraso haiek omendu ditu.

Ikastolaren Egunaren baitan Zurriola Ikastolak ekitaldi bat antolatu zuen joan den maiatzaren 4an duela 50 urte ikastola sortu zuten gurasoak omentzeko. Kontxita Beitia, Mari Tere Elola eta Maite Garagorri andereñoek 40 haur inguru hartu zituzten Donostiako Ramon Mª Lili kaleko etxepe hartan.

Aurreneko andereño haien lana aski ezagutua izan da azken urteotan bai herri mailan baita instituzio maila ere. Zurriolak urriaren 8an irakasleak omendu zituen moduan, bihar askotan itzalpean geratu ohi diren guraso ausart horiek goretsi nahi ditu.

1968ko testuinguru hartan, gurasook mamu ilunaren itzal luzeari muzin eginez euren altxorrik preziatuena eskaini baitzuten euskararen berreskurapena eta kultur transmisioaren alde.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago