Osasungoa Euskalduntzeko Erakundean (osasun-arloan euskararen erabilera bultzatu nahi duen elkartea), 2017ko martxoaren 31n eta apirilaren 1ean Iruñean NUPeko Osasun ikasketen Unibertsitate Eskolan Osasun Biltzarra egingo dugu. Hogeita zazpigarren aldia da Biltzarra antolatzen dela eta oraingo honetan ANIZTASUNA OSASUNEAN gaiaren inguruan izanen da.
Nafarroako OEEko osasun-langileen artean gure egunerokotasunean errealitate ezberdinak bizi ditugu. Eta talde txiki honen aniztasuna ikusiz eta gizartearen islada izan daitekeela suposatuz, gai hori jorratzea beharrezkoa dela iruditu zaigu, osasun arloko langileok nola jokatu dezakegun aztertzeko eta herritarren burujabetasun-maila sustatzeko.
Aniztasun horren barruan, gaietako bat aspalditik ezaguna den genero-aldaketa da. Gure ustez, zenbait gaixotasunen garapenean eta gure arlo profesionalean dagoen gaia da baina, arlo horretan inolako prestakuntzarik ez dugunez eta zeharreko gaia denez, laguntasuna behar dugu: gure eguneroko lanean genero-ikuspegia txertatu, beraiek esandakoa kontuan hartu, osasun-ikerketen berri jaso…
Bestetik argi dago profesionalek eta herritarrek gero eta ezagupen gehiago dutela eta jendea bere osasun-beharrak betetzeko, askotan ohiko medikuntzaz gain, bide ezberdinak jorratzen ditu. Medikuntza Zientifikoak askotan oso begirada itxia dauka eta bakarrik bere ikuspuntutik lan egiten du eta ez da beste osabide ezberdinetara irekitzen, nahiz eta gaixoari sendabideren bat eskaini ahal dion kasu batzuetan.
Bi egunetan hiru mahai-inguru antolatu ditugu. Lehenengoan, gaur egun pil-pilean dugun “Sexu nortasun” ezberdinen gaiari helduko diogu zenbait hitzaldiren bidez. Bertan, kontzeptuak argitu dizkigute Transexualitate-egoeran dauden haurrak hitzaldian edo Osasunbideak jarraitzen dituen pausuak aztertuko dira Transexualitatea Osasun Arloan, zer egin? hitzaldian. Mahai-ingurua amaitzeko prozesu hau pairatu duen guraso baten ikuspuntua izanen dugu: Zakila duten neskak, bulba duten mutilak.
Bigarren mahai-inguruak “Osasuna eta Generoa” du izenburu. Osasunaren arlo ezberdinetan emakume eta gizonen artean dauden ezberdintasunak azalduko dira. Eta hor Osasuna feminismotik ikusita, Medikuntzak gizon eta emakumeen gaixotasunen aurrean eta, azkenik, Begirada emea medikuntzari izeneko hitzaldiak izanen ditugu.
Biltzarraren azken mahai-inguruak, “Ongizaterako bide desberdinak”, ohiko medikuntzatik kanpo dauden osatzeko zenbait modu ezagutuko ditugu, besteak beste, terapia naturala, shiatsu eta makrobiotika.
Zehatzago, hauexek dira egongo diren hitzaldiak eta hizlariak:
3.1 Transexualitate egoeran dauden haurrak: ulertu, lagundu ahal izateko.
Erika Salvatierra Urtasun
3.2 Transexualitatea Osasun Arloan. Zer egin?
Amaia Sagastibeltza Zabaleta
3.3. Zakila duten neskak, bulba duten mutilak
Edurne Koch Elizegi
3.4. Medikuntza feminismoaren ikuspuntutik
Amaia Nausia Pimoulier
3.5. Generoa eguneroko kontsultan
Irune Tubia Barberia
3.6 Begirada emea medikuntzari
Ana Galarraga Aiestaran
3.7. Nerbio Terapia (Terapia Neurala)
Markos Pérez Abendaño
3.8. Zer da Shiatsu?
Fernando Aranburu Berakoetxea
3.9. Nola orekatu gure gorputza osasuntsu sentitzeko?
Jexux Larretxea Gonzalez
Horietaz gain, bi tailer osagarri egongo dira, Shiatsu eta Mindfulness direlakoak ezagutzeko eta lantzeko. Ahozko komunikazioei eta posterrei ere tartea eskainiko zaie. Eta amaitzeko, gonbidatu berezi bat izanen dugu.
Iruñean OEEren osasun-biltzar honek osasuna bestelako ikuspegiarekin hartzeko aukera emango digulakoan gaude. Gonbidatuta zaude!
Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko:
Erantzun
Sartu