Teknologia albisteak

Hainbat herritako euskara-erabileraren neurketak, Soziolinguistika Klusterraren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-03-17 : 11:08

Euskal Herriko VII. Kale Neurketako datu-bilketa burutu zuen 2016ko udazkenean Soziolinguistika Klusterrak. Euskal Herriko 30 udalerri ingurutan berariazko diseinua osatu zen herri horietako errealitate hurbilagoa kontuan hartuz eta hainbat ibilbide zein neurraldi ezberdin diseinatuz. Udazkenean jasotako datuen emaitzak aurkezten hasi da Klusterra, bai herririk herriko aurkezpenetan zein Twitter bidez. Hona hemen lehenengo emaitzak (Zarautz, Zumaia, Hondarribia, Bermeo, Igorre, Oiartzun eta Errenteria).

Orain arte jasotako datuen aurrerapen txiki bat dagoeneko ikusgai jarri duten Twitterren. Datu adierazgarriak eskuratu dituzten udalerri batzuetan aurkezpen publikoak ere egingo dira (edo egin dira lehenengoak). Martxoan zehar aurreikusi direnak dira: Zarautz, Zumaia, Hondarribia, Bermeo, Igorre, Oiartzun eta Errenteria.

Hona hemen Twitter bidez zabaldu diren datuak (aurreneko 4 herrietakoak). Atzo bertan aurkeztutako Bermeoko datuek zalaparta ere sortu zuten atzo txiolarien artean (adibiderako, batbihiru eta lau).

Erantzun

Sartu