Pertsona batek Administrazioan lanpostu bat lortzen badu eta postu horretarako euskara jakitea beharrezkoa bada, gero betiko debekaturik du euskara nahitaezkoa ez duen beste postu batera aldatzea.
Lekualdatze lehiaketetan, Nafarroako Gobernuak elebidunak tratatzen ditu gaztelaniaz ez balekite bezala. Pertsona batek Administrazioan lanpostu bat lortzen badu eta postu horretarako euskara jakitea beharrezkoa bada, gero betiko debekaturik du euskara nahitaezkoa ez duen beste postu batera aldatzea. Hala jokatu du Nafarroako Gobernuak psikologoen lekualdatze lehiaketan (2017ko otsailaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 310/2017 Ebazpena, 3.4 oinarria), baita fisioterapeutenean ere (2017ko martxoaren 21eko NAO, 632E/2017 Ebazpena, 1.12 oinarria).
UPNko Gobernuak, 2009. urtetik 2015. urtera (boterea galdu arte) ingelesa baloratu zuen A eta B mailatarako oposizioetan, deialdi osoaren % 10 arte. Ingelesaren probari esker jende askok lortu zuen lanpostua, eta orain lasai parte har dezakete edozein postutarako lekualdatze lehiaketetan. Eta zuzena da, izan ere oso ongi dakite gaztelaniaz. Inongo alderdi politikok edo sindikatuk ez lioke horri trabarik jarriko. Euskararekin berdin jokatu behar da. Beraz, noiz arte euskaldunen kontrako apartheida Nafarroako Gobernuaren Administrazioan?
Erantzun
Sartu