Nafarroako Gobernuko zerbitzu zentraletan irudi eta komunikazioei dagokienez elebitasuna ezartzea, bai, aurrerapausoa da. Zuzenean, ondorio juridikoak izanen dituen aurrerapausoa. Baina hainbeste gabezia duen Proiektu batean, ez ote da izanen beteko ez den aurreikuspen bakarra?
Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 29/2003 Foru Dekretua aldatzeko Proiektua aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. 2017ko martxoaren 7an amaituko da parte hartze prozesua. Aurrerapausoa ote da? Azter dezagun!
Euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, meritua izanen da. Oposizio-lehiaketetan (hauetan azterketa egiten da eta merituak ere baloratzen dira) zenbat puntuatuko den zehazten da. Eta zer gertatzen da oposizioetan (hauetan azterketa bakarrik egiten da)? Oposizioetan euskara ez da puntuatuko. Orain arte, Nafarroako Gobernuek oposizioaren sistema erabili dute gehien-gehienetan. Beraz, gauzak ez dira diruditena. Eta euskararentzat zehazten diren portzentajeek (% 7-14 eremu mistoan eta % 11-23 eremu euskaldunean) oposizio lehiaketa osoarenak dira ala merituaren zatiari bakarrik dagozkion portzentajeak dira? Ez da zehazten; beraz, merituaren zatiari bakarrik dagozkionak izanen dira, eta benetako portzentajeak hauek izanen ditugu: % 2'1-4'2 eremu mistoan eta % 3'3-8'9 eremu euskaldunean (jakina, tarte horiek gutxieneko portzentajean aplikatuko lirateke, gehien-gehienetan). Eta aipatutako portzentajeak Nafarroako Foru Administraziorako dira soilik, ez toki entitateetarako. Honek guztiak ondorio bat du: Aurrerapauso txikia da.
Foru Dekretuaren Proiektu honen arabera, euskarazko lanpostuetan euskara ez dakiten langileak sar daitezke, euskarazko zerrendak agortzen direnean. zerrenda horiek berriz osatzeko aurreikuspenik ez dago dagokion artikuluan. Hau ez da aurrerapausoa; hau atzerapausoa da.
Eremu "ez euskaldunean" aukerakoa uzten du elebitasuna ezartzea, euskaraz jakitea eskatzea edo meritu moduan puntuatzea. Praktikan gauzek orain arte bezala segi dezakete. Hala ere, ez arautzearen ondoriozko linbo juridiko hori ageriko aukera bihurtzea, bai, aurrerapausoa da. Aurrerapauso psikologikoa eta, ziur aski, ondorio praktikoak izanen dituena.
Nafarroako Gobernuko zerbitzu zentraletan irudi eta komunikazioei dagokienez elebitasuna ezartzea, bai, aurrerapausoa da. Zuzenean ondorio juridikoak izanen dituen aurrerapausoa. Baina hainbeste gabezia duen Proiektu batean, ez ote da izanen beteko ez den aurreikuspen bakarra?
Erantzun
Sartu