Bi urte hauetan argi gelditu da herritarrek euskarazko haur eskolak nahi dituztela auzo guztietan, eta eskaintza dagoenean bete egiten dela. Hizkuntz ereduari dagokionez, ez da erraza haur eskoletako matrikulazio datuak interpretatzea, eskaintzak guztiz baldintzatzen duelako eskaera. Hala ere, datu batzuk azpimarra daitezke.
Donibane, Printzearen Harresi eta Goiz Eder euskarazko haur eskolak bete egin dira, eta itxaron zerrendak dituzte. Txantrean Izartegi euskarazko haur eskola da itxaron zerrenda duen bakarra.
Alde Zaharrean aurten zabaldu du Nafarroako Gobernuak euskarazko eskaintza, gaztelaniazkoa mantenduta, eta matrikulazio datuek argi utzi dute nagusiki euskarazko eskola eskatzen zutela bertako gurasoek.
Sanduzelain azken momentuan zabaldu zuen Nafarroako Gobernuak euskarazko eskaintza, soilik bularreko haurren artean, kasik publizitaterik gabe. Hala ere, eskaera handia izan du, gaztelaniazkoak baino handiagoa.
Gaztelaniazko haur eskola batzuek (Ninia Etxea, Mendebaldea eta Hello Azpilagaña, batez ere) itxaron zerrenda handi samarrak dituzte, baina euskarazko eskaintzarik ez dago toki horietan. Hello Buztintxurin eta Mendillorrin ere itxaron zerrenda luzea dute, baina 2014an Iruñeko Euskalgintzak bildutako datuen arabera, euskarazko eskaera handia dute. Zalantzarik gabe, leku horietan euskarazko eskaintzarik ez izanik, ezin dugu egiaztatu zenbatek nahiko luketen euskaraz.
Bi urte hauetan argi gelditu da herritarrek euskarazko haur eskolak nahi dituztela auzo guztietan, eta eskaintza dagoenean bete egiten dela. Aurreko legegintzaldietan herritarren nahia isilarazi egin da.
Horren aurrean, jarrera aktiboa eskatzen diegu Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari: Euskarazko haur eskolak nahi ditugu auzo guztietan. Buztintxurin eta Mendillorrin has daitezke, adibidez.
Erantzun
Sartu