Teknologia albisteak

Irati Iciar (UEU): “Pertsonen arteko elkarrekintza da Udako Ikastaroen ezaugarri nagusia”

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-07-18 : 11:24

45. ekitaldia izan dute aurtengoan UEUren Udako Ikastaroek. 35 ikastaro izan dira uztailean, Iruñean, Baionan eta Eibarren banatuta. Partaidetza handia eta elkarlanerako aukerak azpimarratu dituzte antolatzaileek. Izan ere, horixe zen aurtengo leloa, "Elkar Ekin". Horretaz gain, UEUk antolatzen dituen Udako Ikastaroen alderdi informal edo ludikoa ere azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek, "alde informal hori ere oso garrantzitsua delako. Pertsonen arteko elkarrekintza hori. Nire ustez hori da Udako Ikastaroen ezaugarri nagusia". Ikastaroen arduradun den Irati Iciarrek egin du ikastaroen laburpena (elkarrizketa eta bideoa).

UEU365 blogean jaso dute Irati Iciarren balorazioa. "45. edizio honen balorazioa oso positiboa da. 600 izen emate inguru jaso ditugu, 100 irakasle inguruk parte hartu dute. Orduan, balorazio positiboa egiten dugu partaidetzaren inguruan, baina baita Udako Ikastaroen antolaketan bertan islatu nahi izan dugun Elkar Ekin horren balorazio positiboa. Partaide asko, erakunde asko, lurralde ezberdinetakoak… Oso gustura gaude aurtengo edizio honekin". 

Partaide guztien artean izan den auzolana ere azpimarratu du, aurten bereziki azpimarratu dena, lelotik hasita. Balorazio zabalagoa UEU365 blogean eta ondorengo bideoan.

 

Bestalde, #U45 ikastaroen laburpen-bideoa ere argitaratu berri du UEUk. Honatx:

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago