Teknologia albisteak

"Oihalezko artista liburua" familia tailerra Zumalakarregi Museoan

Erabiltzailearen aurpegia
2019-05-05 : 16:57

Zumalakarregi Museoak, Museoen Nazioarte Egunean, familia tailer didaktikoa antolatu du arratsaldeko 16:15etatik 18:30etara. Larunbatean, maiatzak 18, Ormaiztegin.

Museoen Nazioarteko eguna 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako lantegi didaktiko batekin ospatuko da Zumalakarregi Museoan. Historian zehar, gizakiak bere argazkiak, emozioak eta oroitzapenak azaltzeko eta partekatzeko beharra izan du. Gaur egun sare sozialen bitartez egiten da. Baina XIX. mendean ez zen Facebook ezta Instagram ere behar hori asetzeko, album eta liburuen bitartez baizik, hauek askotan dimentsio artistikoa lortuz. Zumalakarregi Museotik praktika hau berrinterpretatzeko proposamena luzatzen du, XIX. mendeko artisten albumak eta koadernoak ezagutuz. Kocograpa sorkuntza guneko Araitz Urbeltz artistarekin, parte hartzaileek beraien oihalezko artista liburu bana sortuko dute. Kopuru mugatua. 

Hartzaileak: 6-12 urte bitarteko haurrak

Ordua: 16:15 - 18:30.

Hizkuntza: Euskara

Tarifa: 3€ (1,5€ txartel familiarra).

Izen ematea: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus / Telf: 943 88 99 00.

Erantzun

Sartu