Teknologia albisteak

mzumalakarregi@gipuzkoa.eus

Erabiltzailearen jarduna

Kafe-Tertulia. “Escritos sobre la primera guerra carlista” liburuaren aurkezpena

2019-06-13 : 16:27

Zumalakarregi Museoan gonbidatu bereziekin kafe- tertulia ospatuko da bihar arratsaldeko 19:00eta.

Guztiok gara migratzaile

2019-06-15 : 10:19

Zumalakarregi Museoak eta Ormaiztegiko San Andres eskolak elkarlanean, "Guztiok gara migratzaile" proiektua gauzatu du 2018-2019 ikasturtean zehar. Bertan LH6ko ikasleak izan dira protagonista. Proiektuaren emaitza gisa, Museoak aldi baterako erakusketa berria inauguratuko du ekainaren 20an arratsaldeko 17:30etan. 

"Oihalezko artista liburua" familia tailerra Zumalakarregi Museoan

2019-05-16 : 09:17

Zumalakarregi Museoak, Museoen Nazioarte Egunean, familia tailer didaktikoa antolatu du arratsaldeko 16:15etatik 18:30etara. Larunbatean, maiatzak 18, Ormaiztegin.

Ipuin kontalaria

2019-04-03 : 13:18

Gimm anaien XIX. mendeko ipuinak ezagutzen?

 

Irakurketa zikloa Zumalakarregi Museoan

2019-04-20 : 14:52

Zumalakarregi Museoak irakurketa-zikloari hasiera emango dio datorren apirilaren 30ean Vicente Blasco Ibañezen “El Intruso” liburuarekin. “Migrazioak” izango da liburuen gaia eta ekainean, irailean eta azaroan izango dira hurrengo saioak. Saio guztiak Ormaiztegiko udal liburutegian izango dira 18:30etatik 20:30etara. 

XIX. mendeko eleganteen VI. bilkura

2018-11-22 : 09:15

Zumalakarregi Museoak, Ormaiztegiko udalarekin elkarlanean, larunbat honetan, azaroaren 24ean, XIX.mendeko Eleganteen VI. bilkura antolatu du. Jarraian egun honetan gozatu ahal izango diren ekintzak.

 

Feillet ahizpa ilustratzaileen legatua, jardunaldi bat Ormaiztegin

2018-11-12 : 10:35

Jardunaldi irekia 2018ko azaroaren 17an, 11:00etatik 13:30etara, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan. Hélène eta Blanche FEILLETen aurkezpena, bere lana eta bizitza XIX. mendeko Euskal Herrian. Ilustratzaile bezala jardun zuten bi emakume artista, bereziki turismo gidaliburuak egiten mende erdi aldera.

Zumalakarregi museoan, Bainuetxeko "mosaiko eta tertuliak"

2018-11-06 : 11:28

Oramiztegiko Zumalakarregi Museoan, azaroaren 10en "Bainuetxeko mosaikoak" familia tailerra izango da 11:00etatik 13:00etara. Eta arratsaldez, 17:30etatik 19:30etara, Europako Ondare Jardunaldien barruan, Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Udalarekin elkar lanean, "Bainuetxeko ahotsak" kafe tertulia antolatu du. 

"TXAPELA... Noiztik?" aldi baterako erakusketa

2018-06-29 : 08:38

Zumalakarregi Museoak, Boinas Elósegui enpresaren laguntza bereziarekin, “Txapela… Noiztik?”  erakusketa antolatu du. Txapela fabrikaren 160. urteurrenak euskaldunen artean buruko honen erabilera noiz zabaldu zen aztertzeko aukera eskaini digu. Ekainaren 22an inauguratu ondoren, abenduaren 2arte ikusgai izango da. Bisita gidatuak ere egongo dira, aurrez erreserbatuta, eta 6-12 urte bitarteko haurrentzat tailer didaktikoak ere bai.