Teknologia albisteak

Liberoamerika, euskal idazle gazteen bila

Erabiltzailearen aurpegia
Leire Alonso Allué eta Iosune de Goñi
2019-05-13 : 19:50

Euskal Herrian gauzatzen ari garen literatur proiektu bati buruz hitz egin nahi genizueke. Liberoamerika argitaletxeak, euskal idazle gazteen lanak sustatu eta zabaltzeko asmoz, bi deialdi ireki ditu, poema-liburuak argitaratzeko bata, eta idazle gazteen literatur bilduman parte hartzeko bestea.

Liberoamérica Iberoamerika osoan diharduen proiektu bat da, idazle gazteentzako topagune eta aukera izan nahi duen argitaletxe modura. Besteak beste, hainbat herrialdetako emakumezko idazle gazteen lanak, zein bere hizkuntzatan, bildu dituen antologiaren bi edizio argitaratu ditu. Eta baita idazle gazte batzuen bakarkako lanak ere.

Euskal Herrian Liberoamerika izenez gara lanean, eta proiektuaren barruan euskarazko literatura kaleratzen hasi nahi dugu. Hori dela eta, bi deialdi zabaldu ditu Liberoamerikak, biak euskal idazle gazteentzat. Proiektuak literatura berria du xede, bai idazle gazte eta ezezagunen lana kaleratze aldetik eta baita literatur genero berriak lantze aldetik ere. Eginiko lehen deialdia euskarazko antologia bat kaleratzeko asmoari lotua da, eta bigarrena euskal idazle gazteen banakako lanak argitaratzeko.

Informazio gehiago, hemen:
https://liberoamerica.com/2019/05/05/liberoamerika-euskal-idazle-gazteen-bila/ 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago