"Jaizkibel Konpainia. 20 urte" komikia, Iñigo Goikoetxearena
2018-01-24 00:19
Hondarribiko Alardean partehartze parekidea bultzatzen duen Jaizkibel Konpainiak 20 urte bete dituela-eta, komiki bidez kontatu nahi izan dute bere historia. Konpainiako kide den Iñigo Goikoetxea Galgo hondarribiarrak egin eta autoeditatu du Jaizkibel Konpainia. 20 urte komikia, Alternatibaren laguntzarekin. Komikiaren lehen zatian Alardearen historia kontatzen du Iñigok, eta bigarrenean Jaizkibel Konpainiarena. Hau bai benetako superheroien istorioa, eta ez fikziozko beste horienak!
Txioak (7)
-
Igor Leturia @ileturiaArtikulu berria blogean: "Jaizkibel Konpainia. 20 urte" komikia, Iñigo Goikoetxearena eibar.org/blogak/e-gorbl… pic.twitter.com/SsK76wVShlIgor Leturia @ileturiaHau bai benetako superheroien istorioa, eta ez fikziozko beste horienak!
Erantzunak kargatzen...