"Apezetxe" deituriko egoitzari buruzko gogoeta faseari eutsi zioten Gamarte eta Lakarrako herriek (Garazi eskualdea) 2001ean. Bertan etxebizitzak egiteaz gain, haur kopurua kontutan harturik eta herritarren beharrak gidaturik, haurtzaindegi bat sortzeko ideia ukan zuten. Asmoa bai, baina egoitzarik ez zuen Baigorriko Mendikoakoa elkartearekin harremanetan ezarri eta elkarlanean euskaraz osorik izanen den haurtzaindegia irekiko dute 2019an: Ttinka. Baxe Nafarroan murgiltze sistema plantan emanen duen lehen zerbitzua izanen da.
Ttinka, Baxe Nafarroako lehen haurtzaindegi euskalduna Lakarran kazeta.naiz.eus/eu/info_kz/201… pic.twitter.com/SrQ7S8TCs7
Erantzun
Sartu