Sustatu logoa Teknologia albisteak

Vocento taldeak jasotzen du "interneten euskara sustatzeko" diru gehien

argia.eus
2018-01-25 15:33

Aurten ere, gaztelania nagusi den hedabide batzuek euskara hutsez direnek baino diru gehiago jasoko dute "interneten euskara sustatzeko". Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak banatu ditu “gaztelaniazko hedabideetan euskararen erabilera areagotzeko” 2017ko diru-laguntzak. Diru gehien Vocento taldeko El Diario Vasco egunkariak jasoko du, 88.000 euro, bigarren Naiz-Garak 81.885 euro; eta Berriaren kopuru bertsua jasoko du El Correok: 73.000 euro. ARGIA.eus-ek aurten ere 17.444 jasoko ditu, iaz euskarazko hedabideen webguneen laguntzetan murrizketa jasan eta kopurua hiru urtetarako blokeatuta utzi ostean.

Guztia irakurri (argia.eus) »»

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu