Teknologia albisteak
14

"Euskaraldian" izena emateko epea ireki da, "11 egun euskaraz"

Erabiltzailearen aurpegia
2018-01-24 : 08:56

Euskalgintzak 2018rako daukan asmorik handienetakoa izango da Euskaraldia. "11 egun euskaraz" lelopean, euskararen aldeko mobilizazio eta sentsibilizazio erraldoia izan nahi du Euskaraldiak, eta 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko da Euskal Herri osoan zehar. Ekimenak herririk herri antolatuko dira, eta Euskaraldian parte hartzeko herrien izen-ematea zabalik dago jada. Urtarrilaren 23tik apirilak 8ra arte Euskaraldia.eus webguneko formularioaren bitartez eman ahalko dute izena. Herriko euskalgintzako eragileak (udaleko euskara saila, euskaltzaleen elkartea, euskaltegia, euskaltzale norbanakoak eta abar) elkarlanean aritzea da ekimena eraginkor izateko modurik egokiena. Izena eman aurretik, elkarlan hori martxan izatea proposatzen dizuegu. Euskaraldia auzoan, herrian zein eskualdean antolatu daiteke. Are gehiago, herri txikien kasuan, interesgarria izan liteke eskualde gisa aritzea eta indarrak batzea. Bakoitzaren eremuan modu egokienean koordinatzea da helburua.

Guztia irakurri (euskaraldia.eus) »»

Txioak (14)

Erantzun

Sartu