Teknologia albisteak

Deialdi irekia Euskaltzaindiaren hurrengo biltzar handirako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-06-11 : 11:00

Euskaltzaindiaren 17. Biltzarra urrian izango da (4tik seira), 'Arantzazutik mundu zabalera (1968-2018)' izena edukiko du, eta deialdi publikoarekin dator. 1968tik euskara batuak egin duen bidea azaldu, egungoaz gogoeta egin eta eginkizun dagoena zehaztu nahi dira biltzar honen bidez. Horregatik, euskararen esparruan diharduten erakunde publiko, pribatu eta gizarte zabalaren iritzia eta ekarpenak jaso nahi dira, aurretiaz. Komunikazioen laburpena aurkezteko epea: ekainaren 1etik 30era.

Arlo hauetako komunikazioan eta eztabaidak nahi ditu Euskaltzaindiak:

  • Euskara batuaren sorrera eta ibilbidea ikuspegi sozio-historikotik, soziolinguistikotik...
  • Euskara batuaren ezaugarri morfosintaktikoak.
  • Euskara batuaren hiztegia.
  • Euskara batuaren semantika eta pragmatika.
  • Euskara batua eta onomastika.
  • Euskara batua eta euskal dialektologia.
  • Euskara batuaren etorkizuneko erronkak hezkuntzan.
  • Euskara batuaren etorkizuneko erronkak lege eta herri-administrazioetan.
  • Euskara batuaren etorkizuneko erronkak komunikabideetan.
  • Euskara batuaren etorkizuneko erronkak ingurune digitalean.
  • Euskara batuaren etorkizuneko erronkak itzulpengintzan eta literaturan.
  • Euskara batuaren etorkizuna lanbide munduan.

Nori zuzendua:

  • Hizkuntzaren profesionalei: idazleei, kazetariei, irakasleei, itzultzaileei, ikertzaileei...
  • Herri erakundeetako arduradun eta teknikariei.
  • Euskararen erakundeetako arduradun eta teknikariei.
  • Herritarrei, oro har.

Argibide gehiago, PDF honetan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago