Teknologia albisteak

“Ibai urtsuenek euskal izena dute” txangoa igande honetan Soraluzen (Gipuzkoa)

2018-06-14 : 08:37

EITB ematen ari den “Euskalduntze berantiarra” ez dela egia salatzeko, igande honetan, ekainaren 17an, Euskeraren Jatorria eta Biltzarre-Historiak 2. txangoa antolatu dute. Lehenengoa “Mendi altuenek euskal izena dute” martxoan izan zen eta orain ibaien txanda izango da. Bertan, gaur egun gure euskalnafar ibai nagusien etimologiak aztertuko ditugu. Bertan ikusiko da “Nerbioi” izena ezin dela zelta izan, “Deba” ibaiaren izenean dagoen erroa “De” iturria esan nahi duela zeltek zapaldu ez zuten Kataluniako eremuan eta beraz, seguruenik iberiarra dela, eta abar. Beste izen batzuk ere landuko dira: Ibaizabal, Oka, Urumea, Aturri…

 

Euskeraren Jatorria elkarteak eta Biltzarre-Historiak txangoa antolatu dute datorren iganderako, ekainak 17.

  • 11:30 San Andres auzoa, Soraluze (aparkalekuan).
  • 14:30 Bazkaria, norberak eramandako janariarekin, San Andreseko txokoan.
  • Baldin bazatoz mezua bidali mesedez: euskerarenjatorria@gmail.com.  

Txango hau ETBk Euskalduntze berantiarra ez emititzeko hasi den kanpaina baten aurtengo hirugarren ekimena da. Orain arte gai honi buruz egin diren ekimenak:

  • 2015ean eta 2016an zenbait artikulu agertu ziren, teoria honen hutsune larriak nabarmenduz: Juan Martin Elexpuru,  Jabier Goitia...
  • 2016an, Euskeraren Jatorria eta Aitzol Altuna historialaria EITBko zuzendaria den Maite Iturberekin bi aldiz batzartu ziren Euskalduntze berantiarra oinarririk ez duela azaltzeko eta Aitzol Altunak argitaratu duen liburuan jasotako argudio guztiak eman zitzaizkion. Lehoinabarra.
  • Garai horretan ere  31 lagunek idatzitako gutuna (Jose Luis Lizundia, Patxi Zabaleta, Leopoldo Zugaza, Mikel Sorauren….) prentsan argitaratu zen hainbat argudio emanez.
  • 2018ko otsailean Euskeraren Jatorriak eta Historia-Biltzarrek gutun hau eman diote Administrazio Kontseilukideei argudio gehiagorekin.

Informazio osagarria: euskararenjatorria/ETB-Baskonia.

 

Erantzun

Sartu