Teknologia albisteak

Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: 2018ko deialdiaren esleipena

Erabiltzailearen aurpegia
2018-06-25 : 12:02

Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, honako hau da epaimahaiaren erabakia:

  • Idoia Santamaría Urkaregiri esleitu zaio Ingebor Bachmannen Simultan
  • Olatz Prat Aizpururi esleitu zaio Ngugi wa Thiong'o-ren Dreams in a Time of War

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Maialen Berasategik (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujikak (Erein eta Igela argitaletxeek izendatua) eta Juan Garziak (EIZIEk izendatua).

Ngũgĩ wa Thiong'o (Kenia, 1938) kikuyu idazlea da. Ipuinak, saiakerak eta nobelak idatzi izan ditu ingelesez eta bere hizkuntzan. Kikuyu hizkuntzan argitaratutako Mutiiri egunkaria sortu zuen, besteak beste. Memoria liburua da Dreams in a Time of War.

Ingeborg Bachmann (1926-1979), idazle austriarra izan zen. Hainbat gai jorratu zituen bere literatura-lanetan; besteak beste, norberaren mugak, egiaren zehaztapena eta hizkuntzaren filosofia, azken hori Ludwig Wittgenstein filosofo austriarraren eraginez. Berak idatzitako prosa-lan askotan, emakumeek Austriako gerraosteko gizartean bizirauteko eta beren ahotsa bilatzeko egin beharreko borroka aztertzen du. Halaber, inperialismoaren eta faxismoaren historia ere jasotzen du; bereziki, nola irauten duten oraindik indarrean ideia inperialistek bere garaian. 'Simultan' narrazioen bilduma bat da.

Erantzun

Sartu