
“Plaza de la Constitución” kartela ele bitan jartzeko betebeharrik eza ebatzi zuen epaileari zuzenean aurka egin dio Nafarroako Administrazio Auzitegiak, argudio sorta batekin: Alkateak ez du eskumenik Euskararen Ordenantza saihesteko; “Plaza de la Constitución” edo “Camino de Santiago” ez dira Nafarroako Gobernuak onartutako toponimoak; ez dira izen bereziak, Erregistro batek babestuak; ez dira izen itzuliezinak (“Donejakue Bidea” normaltasunez erabiltzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean); afera hau Nafarroako Administrazio Auzitegiko Osoko Bilkuran erabaki zen (kide guztiak bilduta) eta Nafarroako Administrazio Auzitegiaren jurisprudentzia horrela finkatuta geratu zen (ele bitan jartzearen alde).
Korsikako prefetak (Paristik izendatutako agintariak) helegitea jarri zuen Korsikako Asanblean eta Exekutiboan korsikera erabiltzearen aurka, eta har, Bastiako bertako auzitegi batek arrazoia eman dio., Frantziako Konstituzioaren aurkakotzat joz (ikus albistea Argian). Hortaz, orsikeraz aritzea debekatu diete Korsikako Asanbleako hautetsiei jardun publikoetan. Euskal Konfederaziotik elkartasuna eta sustengua adierazi diete korsikar hautetsiei eta beren hizkuntzan bizi ahal izateko borrokatzen duten korsikar guztiei.
Honen bidez, urtero egiten dugun Osasun Biltzarraren berri eman nahi dizuegu. Aurtengo biltzarra apirilaren 21 eta 22an egingo da Donostian.mailto:oee@oeegunea.eus
Burlatako Udalak, agintaldia amaitzear dagoenean, Euskararen Ordenantza aldatu du (2023ko martxoaren 28an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean). Navarra Sumak eta PSN-PSOEk gehiengo osoa dutenez, ezin zen onerako izan: murrizketa izan da ondorioa. Euskaraz jakitea nahitaezkoa ez duten lanpostu guztietan, euskara meritu gisa puntuatzea aurreikusten zen orain arte. Hori desagertu da eta, beraz, aldaketa handien bezperan gaude.
Gipuzkoa Turismoa EU Hackatoiaren bigarren edizioa egingo da apirilaren 22 eta 23an, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan. Ideia teknologiko bat garatzeko aukera gida aurkezten da, bi egunez turismoaren erronka bati irtenbidea emango diona. Aurten 15.000 € baino gehiago egongo dira sarietan, start-up-entzat ekintzailetza-aukera.
Guuktelekomunikazio enpresak babestutako Egunean Behin jokoaren 11. denboraldia atzo amaitu zen, Euskadiko Parke Teknologikoetako Donostiako Campusean egindako finalean, zeina Parkeen elkarteak eta SPRIk babestu zuten. 120 lagune artean, aretoko zuzeneko partidak erabaki zituen irabazleak. Jokoaren lau urteko ibilbidea ospatzeko modua ere izan zen.