Teknologia albisteak

PloneConf 2023 Eibarren, deialdia eta webgunea irekita

2023-04-12 : 09:26

Iaz iragarri zen bezala (Namurren egin zen PloneConf bertan, gure lankide Mikel Larreategik iragarria) software librean oinarritutako Plone plataformaren 2023ko urteko biltzarra (PloneConf) Euskal Herrian izango da. Zehaztu da tokia eta data, Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresak antolatzen duenez aurtengoa, enpresaren jaioterrian izango da, Eibarren, urriaren 2tik 8ra.

Publizitatea

EHUko ikasleak: Noelia

2023-04-11 : 11:00

Entzule eta Kantok, euskal abesti bat asmatzeko eguneroko jokoak

Sustatu
2023-04-11 : 10:16

Wordle egunero den bezala (euskaraz ere bai), Heardle zegoen iaz sarean, egunero bost saiakeraran abesti bat asmatzeko tresna (baina Spotifyk erosi zuen eta akabo esperientzia). Orain, ordea, halako jokoa egiten uzten duten bi tresna daude euskal musikarekin jolasteko, duela hilabete batzuk martxan dagoen Entzule, eta Badok atariak estreinatu berri duen Kantok.

"Erdal telebista" eta euskarazko zineari jarritako betoa salatu ditu Administrazioan Euskaraz taldeak

Sustatu
2023-04-10 : 10:10

Administrazioan Euskaraz taldeak ETBri kritika egin dio Jardun-en Aberri Eguneko manifestazioaren ibilbidean. “ETB = Erdal Telebista” eta “ETB, euskaldunak erdalduntzen”, izan zen erakutsi zuten lekoa. Hala adierazu du taldeak: "Jardun alderdi politikoak Gernikan ospatu zuen Aberri Eguna. Jendea bildu zenez gero, aukera ona izan zen Euskal Telebistaren politika salatzeko. Argazkian “ETB = Erdal Telebista” eta “ETB, euskaldunak erdalduntzen” leloak dituzten pankartak ageri dira, ibilbidean jarritakoak. ETB2ren nagusitasuna eta atzerriko film bikoizketen desagerpena gogoan, batez ere."

Googlek gutaz jakin dezakeena: nola konfiguratu

Sustatu
2023-04-10 : 09:13

Berriki EITBko web edukietarako gure editore Luistxo Fernandezek grabatutako pieza bat: zer dakien Googlek gutaz, eta nola konfiguratu dezakegun hori zenbait urratsetan. Testuz ere azaldu genituen konfigurazio oinarrizko horiek duela egun batzuk.

Gure Eskuk ikurrin erraldoiena sortu nahi du Tourrerako

Sustatu
2023-04-09 : 09:42

Inoiz egin den ikurrinik handiena osatzeko eta Tourraren inguruko lanketa finantzatzeko, crowdfunding edo diru-bilketa kanpaina martxan jarri du Gure Eskuk Euskal Herririk Mundura leloarekin, Itsulapikoa plataforma euskaldunean.

Bernardo Atxagaren edizio berriak katalanez

Sustatu
2023-04-08 : 09:36

Bernardo Atxagaren edizio berriak argitaratu ziren joan den astean katalanez. Batetik, Kilker bat autopistan gaztelaniaz (hau Asun Garikanoren itzulpena) eta katalanez kaleratu ditu Folch & Folch argitaletxeak. Bestetik, Obabakoak-en berrargitalpena, berriz Navona argitaletxearen eskutik etorri da. 

Zer Non Ikusi: Youtubeko euskarazko biltegi handi bat

Sustatu
2023-04-07 : 09:36

Zer Non Ikusi webguneak Youtuben euskarazko edukia topatzeko atal berria ireki du bere eskaintzan: Youtube euskaraz. Kanal edo zerrenda berezietan antolatu dute edukia, hala nola podkasten zerrenda, edo euskarazko marrazki bizidunena

Hezkuntza Plazara: Euskal Hezkuntzaren bidean, jauzi egiteko deia

Sustatu
2023-04-06 : 09:27

Eskola-oporretan gaude, baina unea izan daiteke duela egun batzuk kaleratu zen agiri bat gogora ekartzeko: Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Hezkuntza Legearen inguruan, Hezkuntza Plazara proposamena kaleratu du, legea hobetu eta lantzeko, eta bultzada emateko, herriz herri, Hizkuntza Proiektuei, Herrietako Hezkuntza Proiektuei eta Euskal Curriculumari.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››