Teknologia albisteak
18

'Dragoi Bola'-ren azken filmak ez du euskarazko estreinaldirik izango

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-24 : 11:00

Pelikularen banatzaile berriak, Crunchyroll 'streaming' plataformak, ez dio Zineuskadiri itzulpen lanik eskatu

Publizitatea

Energia krisi europarrean, 'lainoko' datu-zentro erraldoiak zama gehigarria dira

Sustatu
2022-08-24 : 10:18

Datu eta zerbitzu digitalek eta bereziki, lainoa esaten zaion hori, espazio lauso eta ez-material bat bezala irudikatzea erraza da, baina egiazki datu-zentro fisiko handiak behar dituzten azpiegituretan oinarritzen dira. Eta azpiegitura fisiko gisa, energia kontsumo ikaragarria eta beste era bateko zamak dakartzaten zerbitzuak dira. Aurtengo Europako uda lehor eta energetikoki behartsuan ikusi dira adibideak: Londresen etxegintzan arazoak ez dagoelako energiarik, eta Holandan Microsoften datazentroak neurririk gabe ura behar dutela.

23

Pablo Gonzalez kazetariak Poloniako kartzelan jarraituko du beste hiru hilabetez

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-23 : 21:37

Errusiako zerbitzu sekretuen alde lan egitea egozten dio Poloniako fiskaltzak, baina Gonzalezen abokatu Gonzalo Boyek adierazi du haren aurkako frogarik ez duelako luzatu diotela espetxealdia. Radio Euskadin egindako adierazpenetan salatu du oraindik ezin izan duela bere bezeroarekin hitz egin. Poloniako fiskaltzak abuztuaren 19an eskatu zuen Gonzalezen espetxealdia luzatzea, argudiatuz ezkutatu edo ihes egin zezakeela bestela.

10

Eustaten, leitzarrak melillarren pare

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-23 : 18:03

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hoteletan uztailean egon diren bisitarien kopurua eman zuen atzo Eustatek, Eusko Jaurlaritzaren estatistika erakundeak. Iaz baino askoz erabiltzaile gehiago izan dira, 2019ko datuak gainditzeraino. Txosteneko datu interesgarrien azterketa -hotelen prezioak, besteak beste- beste baterako utzita, etsigarria da beste behin ikustea Eustatek Nafarroako bisitariak "Estatuko beste bisitariak" eta Ipar Euskal Herrikoak "Atzerriko bisitariak" sailetan urtzen (ezkutatzen, gutxiesten, zokoratzen...)

12

Iratxe Arriola (Eako alkatea): "Gobernantza berri bat zabaldu behar da ur politikan"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-23 : 15:43

Urak nahasita dabiltza Busturialdean; ur eskasia dela eta, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa joan den ostegunean hasi zen Busturialdeko hornidura-sarean ura sartzen. Datozen asteetan tanga-ontzi batek ura garraiatuko du Bilboko portutik eskualde horretara. Itsasontziak 4.000 metro kubiko ur biltzeko edukiera dauka eta Santurtzi eta Bermeo lotuko ditu 40 ordutik behin.

10

Aurrera doa Goienaren 18. udako argazki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-23 : 15:08

Dagoeneko dozenaka erretratu bidali dituzte oporretan murgilduta dauden debagoiendarrek. Irailaren 19an bukatzen da argazkiak aurkezteko epea. Parte hartzeko, bidali irudiak argazkiak@goiena.eus helbidera edo 688 69 00 07 telefonoko whatsapp edo telegramera. ALBISTEAK MUGIKORREAN Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

Adimen artifizialeko irudi sorkuntza, Wikipediaren zerbitzura

Sustatu
2022-08-23 : 12:27

Dall-e eta Parti tresnez egin dugu berba,  eta baita bereziki Dallek sortzen dituen irudi harrigarriak partekatu. Era honetako aplikazioen mundua hazten ari da astetik astera, eta Midjourney eta Stable Diffusion dira agertu diren beste bi aukera. Horietako bat, Midjourney, erabiltzen hasi dira zenbait wikilari irudi mitologikoen ilustrazioak Wikipediara igotzeko.

14

Haurrentzako bost film emango dituzte Zinemaldian, euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-23 : 00:17

Donostiako Zinemaldiak Haurrentzako Zinema sailean emango dituzten bost filmen berri eman du; hiru lan animaziozko filmak dira, eta beste biek benetako irudiekin nahasten dute animazioa. Gainera, lan guztiak euskaraz bikoiztuta ikusi ahal izango dira Zineuskadiren lankidetzari esker, Zinema Euskaraz programaren barruan. Irailaren 16tik 24ra egingo den 70.

12

40 urte eta gero, hau: Euskal telebistatik, Erdal telebistara!

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-22 : 11:10

Euskal Telebista 1982an eratu zen, Gernikako Estatutuaren itzalean. Hiru eginkizun bete behar zituela jaso zen sorrerako legean: herritarrei informaziorako eta parte-hartze politikorako baliabide bat eskaintzea; bertoko hezkuntza-sistemarekin lankidetzan jardutea, eta euskara eta euskal kultura sustatzea eta zabaltzea. Artean Carlos Garaikoetxea zen Lehendakaria. 40 urte geroago, orduko asmoak lausotu ez eze, itzulikatu ere egin dira, zoritxarrez.

Chrome nabigatzailean integratu da Google Lens eta oso praktikoa da

Sustatu
2022-08-22 : 10:10

Google Lens duela urte gutxi batzuetatik martxan dagoen Googleren tresna baliagarri bat da. Irudietatik testua eraitsi eta bisualki itzultzeko balio du, eta aplikazio beregain gisa praktikoa da zure mugikorrean adukitzea. Orain, Chrome nabigatzailean integratu dute, eta PC ordenagailuko ingurunean ere oso erraz erabiltzen ahal da horrela. Adibide batzuekin ilustratu dugu.

Irrikitaldia 2022

2022-08-22 : 06:00

ETB3, Nafarroa guzian 2023rako?

2022-08-23 : 08:37

Eta abuztura iritsi gara, eta ez dugu auzi honi buruzko berri gehiago. PSOEk hitza betetzeko asmorik bai al du?

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››