Teknologia albisteak

Publizitatea

42

Mitogintzaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-21 : 13:22

Amaiurko erresistentziaren balentria "nazionala". Elkanoren birkautxuztatze "antiinperialista". Orreagako "zalditeria arina". Veleiako "euskarazko" idazki aitzindariak (azken horiek, zorionez, finkatzeko aukera askorik gabe, historiatik mitorako bidea burutzeko gertakariak oinarri minimo bat behar duelako... Eta hala ere, OMG, badago eusten dionik...). Etab. Euskal Herria ote, XXI.

11

Ezki zuhaitzak babesteko plataforma sortu dute herrian

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-21 : 13:01

Hainbat bizilagun kezkatuta dago azken boladan herrian ezki zuhaitzak mozten ari direlako, eta horiek babestu asmoz, Tiloak plataforma osatu dute. Beraien esanetan, "Iñurritza, Azken Portu eta Santa Klarako zuhaitzekin egindako txikizioa eta gero, azalpenik eman eta alternatibarik aurkeztu gabe, udalak orain Nafarroa kaleko ezkien aurka jo du".

12

Lana eta ekonomia

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-21 : 12:54

Utopia orain da". Mundu hobe bat ez du etorkizunean kokatzen Mirene Begiristainek. Euskal Herrian nekazaritzan, hezkuntzan, zaintzan, ekonomian "esperimentu pila bat" egin direla nabarmendu du: "Utopian gaude, utopia eraikitzen". Bide horretan, praktikaren garrantzia aldarrikatu du: "Bizipenetatik eraikitzen dugu mundua, bai pertsonala, bai kolektiboa".

BMWk ipurdia berotuko dizu autoan, harpidetza baten truke

Sustatu
2022-08-21 : 12:46

Iragarpen bitxia egin zuen BMW autogileak uztailean: beren auto modelo batzuek eserlekuen beroketa sistema bat izango dute, ipurdia epeletan ezartzeko, baina harpidetza sistemarekin. Hau da, hileko 18 dolar ordainduz gero, autoan aktibatuko zaizu eserleku-beroketa. Harpidetza eten, eta "urrutitik" zure autoaren softearea kontrolatuko du BMW-k eserleku beroketa ez gehiagho martxan jartzeko. Eztabaida-puntu interesgarriak daude honetan: a) Internet of Things edo Gauzen Internet delakoa zein punturaino aplikatzen ahal den gauza absurdoetan eta b) erosten duzu gailu/gauza bat, baina softwarearen kontrola fabrikatzaileak beretzat du eta zu ez zara gai gailua zeure erara erabiltzeko.

10

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza "eskuin-mutur politikoaren beso juridikoa da", salatu du Sarek

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-20 : 20:39

Politika Donostia EITB MEDIA "Espetxeak bere baitan biltzen duen etxeratze-prozesua gauzatzeko ordua da, bide horretan aurrera eginez jarraitu beharra dugu", esan du Sarek, Donostiako Piratek eta Donostialdeko Jai Batzordeak ere deitutako manifestazioa amaituta, Donostian. Sare Herritarrak Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza salatu du larunbat honetan Donostian, " eskuin-mutur politikoaren beso juridikoa baita".

16

Ana Isabel Morales

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-20 : 14:27

Jorge Luis Borgesen ipuin bat balitz bezala, zubia eraikitzen hasi ahala bakarrik hasten dira agertzen haren bi ertzak lotzen dituzten lurraldeak Ana Isabel Morales itzultzailearen kasuan (Bilbo, 1969). Besteak beste, Jane Austen, Virginia Woolf, Edna St. Vincent Millay, Charlotte Perkins Gilman, Hassan Blasim eta Judith Butler euskaratu ditu ingelesetik, baina gaztarora arte erabat ezezagun zitzaizkion orain korapilaturik dagoen soka horren bi muturrak.

9

'País Vasco'

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-20 : 12:34

Lizarrako kanpinean oporretan gaudela sendagilearengana joan beharra gertatu zait. Bertan ohartu naiz nire osasunak baino urgentzia handiagoa duela gure hizkuntzaren zaintzak eta herri identitatearen ongizateak. Nire mediku txartelean sartu omen dizkidate sendagaiak. Farmazia batera joatea da, beraz, eman beharreko lehenengo pausoa. Ados.

18

Hemen dena da "euskal", aisuec! * ZUZEU

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-19 : 15:47

Euskal sukaldaritzaK milaka aurpegi. Biba anístasuna! Kultura sailburuorde ohiak, Joxean Muñozek, Berrian egindako adierazpenak irakurtzetik nator. Jaurlaritzaren hizkuntz politikaz eta kultur politikaz argi mintzatu da, konplexurik gabe. Bagenekiena berretsi du patxadaz: ez dago euskal kulturaren aldeko politika berariazkorik.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››