Teknologia albisteak

ETB3, Nafarroa guzian 2023rako?

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-21 : 22:37

Eta abuztura iritsi gara, eta ez dugu auzi honi buruzko berri gehiago. PSOEk hitza betetzeko asmorik bai al du?

ETB3, NAFARROA GUZTIAN 2023RAKO?

 

2020ko maiatzean, Nafarroako Parlamentuan, gobernuko bozeramaile Javier Remírezek (PSN) esan zuen “ahal zuten guztia” egiten ari zirela ETB3ren seinalea Nafarroa guztira zabaltzeko. Egia esan, “ahal zuten guztia” izan zen Espainiako Gobernuari eskatzea, harena baita eskumena, eta haren ezetza jasotzea. Eta kito.

2021eko azaroan, Espainiako aurrekontuak onesteko negoziazioetan, EH Bilduk lortu zuen Espainiako Gobernuak hitzematea ETB3ren seinalea Nafarroa guztira zabalduko zela 2022. urtea bukatu baino lehen. Euskaltzaleak poztu ginen, euskararen kontrakoek zalaparta sortu zuten... eta abuztura iritsi gara, eta ez dugu auzi honi buruzko berri gehiago. PSOEk hitza betetzeko asmorik bai al du?

Erantzun

Sartu