Teknologia albisteak

Publizitatea

20

Zer (eta zenbat) eskatzen zaigun

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-26 : 13:44

Dozena bat osatzen dute, oraingoz, Lisipe saiakera-bildumako aleek. Jule Goikoetxea editoreak azaltzen duenez, Afrikako esaera zahar batek dio lehoiek hitz egiten ikasten ez duten arte, historia ehiztariek idazten jarraituko dutela. Hain zuzen ere, horixe da sail feminista honen helburua: lehoiek hitza hartzea.

Euskararen sailkapena Frantziako munduko hizkuntzen barometroan

Sustatu
2023-02-26 : 13:23

Frantziako Kultura ministerioak egiten duen Munduko Hizkuntzen Barometroak 38. posizioa ematen dio euskarari. Metodologia bitxi eta seguruenik kritikagarria duen sailkapena dela azpimarratu dute batzuek, bere helburua delarik, itxura batean, frantsesa posizio onean uztea: bigarren, ingelesaren ondoren.

2022ko Nafarroako beste eskua: Pompeloko Togatusarena

2023-02-26 : 08:54

2022ko Nafarroako esku ezagun bat badakizue zein den. Baina ez da Irulegiko eskua artikulu hau ilustratzen duena. La2 telebistako dokumental batean zeharka aipatu zuten objketu baten eskuin-eskua da, Pompeloko Totagusarena.

9

Pertsonekin hitz egin behar

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-25 : 23:35

Etxean gosaltzen nuen bitartean, Del Pinoren irratsaioan entzun dut kale erreportaje labur bat hirietako supermerkatuetan ugaltzen ari diren auto-ordainketa kutxei buruzkoa. Irratia itzali, kaleko arropak jantzi eta erdialdera joan naiz lagun batekin geratuta nengoelako. Handik Trintxerpera abiatu gara oinez. Donostiako erdialdera bueltatu aurretik, lagunak esan dit supermerkatu batean erosketa pare bat egin behar zituela.

Berlinalen '20.000 erle espezie' euskal filma, eta berritasun bat, telesail onenari saria

Sustatu
2023-02-25 : 18:40

Gaur amaitzen den Berlinale 2023ko Berlingo Zinemaldian berritasun nabarmen bat: A kategoriako zinemaldi baten kasuan (Donostiakoa ere hala da), lehen aldiz telesail batek saria eramango du. Hori jakinarazi da jada, eta zeremonia jarraian da iluntze honetan. Zuzenean ikusteko aukera, oraintxe hemen, gogoratu '20.000 erle espezie' Estibaliz Urresolarena Urrezko Hartzaren lehian dagoela. Eguneraketa, 21:00. Bai, euskal film horretako aktore gazteak, Sofia Oterok, irabazi du sari bat, aktore onenarentzako Zilarrezko Hartza!

9

"Apirilaren 8aren ondotik bi aldiz garraiatu nituen armak autoritateen adostasunarekin"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-25 : 12:37

Terrorismoaren aurkako Frantziako fiskaltzaren errekisizioak eskuetan, Baionako Les Pyrenees ostatuan kafe bat hartzen ari zen atzo eguerdian Jean Noel Etxeberri Txetx (Donibane Garazi, 1964). Aste hasieran eskuratu zuen dokumentua, baina oraindik ez zuen irakurtzeko tarterik hartua. ETAren armagabetzea eta ondorengo desegitea bideratu zituen Luhusoko operazioaren protagonistetako bat izan zen Etxeberri 2016ko abenduan.

Roald Dahl-en harira, haur eta gazte literatura libre baten aldeko manifestua

Sustatu
2023-02-25 : 10:29

Polemika izan da literaturaren munduan azken asteetan, Roald Dahl idazlearen umeentzako ingelesezko edizio berrietan “lodi” eta “itsusi” bezalako adjektiboak desagertu direlako. “Hizkera iraingarria saihestu” eta “askotariko sentsibilitateak” aintzat hartzeko egin du hau Puffin argitaletxeak, esan dutenez (Argiak kontatu du hemen, adibidez). Orain, Espainiako OEPLI-IBBY elkarteak (Espainiako Haur eta Gazte Liburuaren erakundea, non Galtzagorri elkarte euskalduna dagoen), manifestua atera du kezka adieraziz "haur eta gazte literaturan zabaltzen ari den politikoki zuzenarekiko joerarekiko".

Albiste hau argitaratu ondoren, beste film baten azpidatziak kargatu dituzte gure webgunera: Im West

2023-02-25 : 10:12

Albiste hau argitaratu ondoren, beste film baten azpidatziak kargatu dituzte gure webgunera: Im Westen nichts Neues / Berririk ez mendebaldeko frontean. Klasiko anti-beliko aleman zahar ...

Oscarretako nominazioetan dau…, 2023-02-21
16

Iruñeko kaleetako plakak euskaraz ere izatea eskatu dute elkarretaratze batekin

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-25 : 00:49

Iruñeko Udalak azkenaldian kaleen izena adierazten duten plaketatik euskara alboratzen ari dela salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Euskararen Defentsarako Sareak deituta, Konstituzio plaza delakoan. "UPNk, aspaldi, ele bitan jarri zuen Iruñeko Paderborn parkeko plaka: espainieraz eta alemanez. Euskararik ez, jakina. Iruñeko mugimendu euskaltzaleak lortu zuen plaka hura euskaraz ere errotulatzea", gogoratu du talde honek.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››