Teknologia albisteak

Berlinalen '20.000 erle espezie' euskal filma, eta berritasun bat, telesail onenari saria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-02-25 : 18:40

Gaur amaitzen den Berlinale 2023ko Berlingo Zinemaldian berritasun nabarmen bat: A kategoriako zinemaldi baten kasuan (Donostiakoa ere hala da), lehen aldiz telesail batek saria eramango du. Hori jakinarazi da jada, eta zeremonia jarraian da iluntze honetan. Zuzenean ikusteko aukera, oraintxe hemen, gogoratu '20.000 erle espezie' Estibaliz Urresolarena Urrezko Hartzaren lehian dagoela. Eguneraketa, 21:00. Bai, euskal film horretako aktore gazteak, Sofia Oterok, irabazi du sari bat, aktore onenarentzako Zilarrezko Hartza!

Izenburu zehatza gaztelaniaz du film honek, ‘20.000 especies de abejas’, baina euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez dago errodatuta. Izango ote du zorterik? Berlinaleko sari-zeremonia Youtubetik ematen dute zuzenean, ikus dezagun iluntze honetan:

Telesail Onenari Saria, estreinakoz

Berlinale Series Award delakoari dagokionez, telesailen aipu eta agerpenak egon dira zinemaldi honetan eta beste batzuetan lehenago ere, baina palmares ofizialari dagokionez, lehen aldia da halakoa ematen dela.

Irabazlea izan da The Good Mothers telesail italiar-britainiarra. Aipu berezia jaso du epaimahaiarenaArkitekten telesail norvegiarrak.

Beste bost telesail ere egon dira selekzioan etaemanaldiak izan dituzte: Spy/Master; Why Try to Change Me Now (Txinakoa), Dahaad (Indiakoa), Bad Behaviour, eta Agent.

 

Erantzun

Sartu