Polemika izan da literaturaren munduan azken asteetan, Roald Dahl idazlearen umeentzako ingelesezko edizio berrietan “lodi” eta “itsusi” bezalako adjektiboak desagertu direlako. “Hizkera iraingarria saihestu” eta “askotariko sentsibilitateak” aintzat hartzeko egin du hau Puffin argitaletxeak, esan dutenez (Argiak kontatu du hemen, adibidez). Orain, Espainiako OEPLI-IBBY elkarteak (Espainiako Haur eta Gazte Liburuaren erakundea, non Galtzagorri elkarte euskalduna dagoen), manifestua atera du kezka adieraziz "haur eta gazte literaturan zabaltzen ari den politikoki zuzenarekiko joerarekiko".
Hemen Galtzagorri elkartearen oharra, eta aukera, bertatik, atxikimendua agertzeko dokumentuari. Hona testua, izenbururik ez duena, eta lau konpromisorekin amaitzen dena:
OEPLI – IBBY Espainiatik (Haur eta Gazte Liburuetarako Espainiako Erakundea) eta bere lau ataletatik GURE KEZKA ADIERAZI nahi dugu, haur eta gazte literaturan zabaltzen ari den politikoki zuzenarekiko joerarekiko.
Roald Dahlen lanak irakurle berriei egokitzeko berridatzi izanaren albisteak sortutako polemikak arazo bat azaleratu du, baina arazo hori ez da berria. Arazo horrek klasikoen berrargitalpenari eragiteaz gain, egungo produkzioan ere ondorioak ditu. Izan ere, sortzaile, editore, irakasle eta bitartekari askok, autozentsurak baldintzatuta, irakurgaiak deseroso gerta ez daitezen, gatazkak edota ustezko irainak saihesten dituzte.
Zentsura eta autozuzenketa praktika horiek, batzuetan bogan dauden gaiak desagerrarazi edo ezkutatu eta beste kasu batzuetan gaiok integratzera dakar, baina literatura instrumentalizatzen dute betiere eta, nolanahi den, argitalpen-eskaintza pobretzen dute arriskuak, aniztasuna, askatasun artistikoa eta espiritu kritikoa kaltetzen dituzten heinean.
Asmo oneko heldu horiek duten haurrak babesteko eta onartzen eta desio dugun mundua bakarrik erakusteko xedeak ondorio gehiago ditu. Haurrek kontraesanak, bidegabekeriak eta egoera konplexuak bizi baitituzte, eta ez erakutsita ez dira desagertuko. Gainera, haurrek historia luze baten testuinguruan kokatzeko beharra dute, tradizio baten oinordeko direla jakin behar dute, harekin aurrez aurre jarri eta iraultzeko modu propioak aurkitzeko.
Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu haur eta gazte literaturarekiko honako konpromiso kolektiboa ALDARRIKATZEA:
Irudia, Charlie eta txokolate-lantegia liburuaren azala, Begiko argitaletxearen eskutik euskaratua.
Erantzun
Sartu