Frantziako Kultura ministerioak egiten duen Munduko Hizkuntzen Barometroak 38. posizioa ematen dio euskarari. Metodologia bitxi eta seguruenik kritikagarria duen sailkapena dela azpimarratu dute batzuek, bere helburua delarik, itxura batean, frantsesa posizio onean uztea: bigarren, ingelesaren ondoren.
Hor goiko irudian sailkapeneko lehen postuak, katalanaren posizio harrigarriarekin ere: 12. Txineraren aurretik katalana? barometroaren arabera...
Eta beheragoko posizioetan euskararen 38. postua, Indiako hindiera hizkuntza nagusiaren aurretik.
2017an hasi ziren barometro hau argitaratzen Frantzian, eta harrezkero euskarak aurrera egin du sailkapenean, 24 postutan. 13 faktoreko irizpideetan oinarritzen da sailkapena, eta horietako bat da Wikipedia (non ezaguna den euskarak posizio ona duela bere hiztun kopuruaren gainetik). Beste faktore bitxi bat eztabaidagarriagoa izan daiteke: "entropia", itxura batean estatu desberdinetan mintzatzea edo. Hau bereziki frantsesaren aldekoa da, kolonialismoaren eragin historikoa medio.
Konparatzeko, gure artxibotik, euskararen sailkapena beste irizpide batzuetan:
eta tarteka agertzen den sailkapen faltsu horietako bat,
* Euskara dela munduko hizkuntza zailena (gezurra da, eta sailkapena bera ere asmatua eta gezurrezkoa). Aldiz, beste sailkapen honetan euskara hizkuntza objetiboki arrunta zela aurkitu zuen metodologia jakin batek.
Erantzun
Sartu