Etxegabe bat hilik agertu da Hendaian. France Bleu Pays Basque irratiak bere webgunearen bidez plazaraturiko albistearen arabera, gizonezko bat da eta haren gorpua Kaneta auzoan azaldu da. Aipaturiko hiri eremua etxerik ez duten pertsonen biltoki bilakatu da aspalditik. Hain zuen inguru horretan kokatzen delako kalean bizi direnei zerbitzua emateko Udalak zabalduriko aterpea, baita elkarteen eskutik bermatzen den otorduen banaketa ere.
Pantailak Euskaraz ek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokia k Pantailak Euskaraz euskal ikus-entzunezkoen aldeko ekimenak 2022an Hego Euskal Herriko zinema komertzialetan egondako estreinaldi kopurua eta eskainitako filmen hizkuntza aztertu ditu, eta datuak gordin bezain kezkagarriak dira: euskarazko jatorrizko bertsioan, euskarara bikoiztuta, edo euskarara azpidatzita eskaini den estreinaldi kopurua ez da %2ra iritsi.
Etorkizunera begira, hainbat erronka ditu Hamaikak Orai NPL-rekin lankidetzan garatzeko. Hamaika Telebistaren eraldaketa digitala bultzatzeko eta adimen artifizialeko beste hainbat teknologia aplikatzeko, bi erakundeek bide-orri teknologiko bat garatuko dute, elkarlanean jarraitzeko asmotan.
Hamaika Telebista ahotsa azpidatzi moduan ematen hasi da bere web orrian, Orai NLP Teknologiak langunearekin. Duela aste batzuk dago martxan eta frogatuta: adimen artifiziala baliatuz, bideoetan esandako hitzak azpititulu bihurtuko dira hemendik aurrera webgunean.
ALTZO. Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako Handia (2017) fikziozko filma emango du gaur ETB1ek, 22:30ean. XIX. mendean bizi izan zen Altzoko (Gipuzkoa) erraldoiaren inguruko gorabeherak kontatzen ditu filmak. Azkeneko bost urteetan euskarazko film hori Netflixen ikusgai izan da, baina ordainpeko zerbitzuak katalogotik kenduko du martxoaren 16an.
Azken aste hauetan Alt-right eskuin-muturrak eta oro har konspirazionista erreakzionarioek "gerra kulturalen" jomugan jarri duten kontzeptuetako bat 15 minutuko hiriarena da. "Autoz ibiltzeko askatasuna kendu nahi digute! Hirieta ghetto kontrolatzaileetan giltzapetu nahi gaituzte!". Gehiegikeria absurdo horien gainetik, begiratu diezaiogun ideiari, azalpentxo saiakera bat.
Amnistia Internazionalak (AI) isolamendu erregimena bertan behera uztea eta Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu du. Duela urtebete kartzelatu zuten Polonian, "Errusiako inteligentzia militarrarentzat espioitza" egitea leporatuta, Ukrainako gerraren ondorioz errefuxiatuen krisiari aurre egiten ari zenean. Gonzalez iazko otsailaren 27tik 28rako gauean atxilotu zuten Przemysl-en, Polonia-Ukraina mugan, Barne Segurtasuneko Agentziak (ABW) Errusiarako espioitza jarduerak leporatzen dizkiola eta, hamar urte arteko kartzela zigorra ezar diezaiokete.
Aurrematrikulaziorako eskaerak aurkezteko epea ostiralean amaitu zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, gaur, 2 urteko haurrentzako dagoen eskaintza aztertu du Steilas sindikatuak txosten batean. Haien esanetan, "eskaintza publikoa eta pribatua lehian" daude zenbait udalerritan, bi eskaintza motak dauden lekuetan itunpeko eskolek eskaintzen dituzte ikaspostu gehien, eta eskola publikoari "eginkizun subsidiarioa" uzten diote.
Dozena bat osatzen dute, oraingoz, Lisipe saiakera-bildumako aleek. Jule Goikoetxea editoreak azaltzen duenez, Afrikako esaera zahar batek dio lehoiek hitz egiten ikasten ez duten arte, historia ehiztariek idazten jarraituko dutela. Hain zuzen ere, horixe da sail feminista honen helburua: lehoiek hitza hartzea.
Ikusgela proiektuak, "mundua ulertzeko bideoak" sortzekoak (euskarazko Wikipediak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin bultzatua), bideo sorta berria ekoizteari ekin dio: Zortziko Txikia, bideo bertikalak, Tik Tok-en kontua sortuz eta bideo formatu berriena Wikipedian ere txertatuz.
APPA Zarautz aplikazio baten bidez Zarautzen martxoan garatuko den lehiaketa bat da. Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren helburuak herriko gazteengana gerturatzea du helburu Zarauzko Udalak antolatu duen lehiaketak, eta martxoaren 1etik 18ra bitartean ospatuko da. Eguneroko saria egongo da partehartzaileentzat, eta ondoren ekitaldi batean lehiaketa kolektiboa eta sari gehiago.