Teknologia albisteak

Igartubeiti baserri museoa

Erabiltzailearen artikuluak

Asier Gogortzaren Mendebalde erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan

2018-07-24 : 08:57

Asier Gogortza egilearen aukera estetiko eta pertsonaletik abiatuz, Euskal Herriko toki ezberdinetako baserrien 22 argazkiz osatutako multzoak ezaguna zaigun iruditegia berrirakurtzea proposatzen digu. Erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan izango da azaroaren 4ra arte.

Azken egunak "Areago. Istorioak belarrietara" IV.Lehiaketara kontakizun laburrak aurkezteko

2018-05-29 : 11:36

Igartubeiti Museoak eta Untzi Museoak “Areago. Istorioak belarrietara” kontakizun laburren IV. edizioaren deialdia egiten dute. Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz. Epea ekainak 15ean amaitzen da.

"Euskal Herri Musikaren hots-larretan" kontzertu didaktikoa, Juan Mari Beltranek Igartubeiti Baserrian maiatzaren 19an

2018-05-14 : 08:00

"Euskal Herri Musikaren hots-larretan" kontzertu didaktikoa eskainiko dute Juan Mari Beltranek eta Errege Beldak Igartubeiti Baserri Museoan, maiatzak 19an, 16:30etatik 18:00etara, Museoen Nazioarteko Egunerako antolatutako programazio bereziaren barne. Publiko mota guztiari zuzendutako kontzertua izango da. Doako jarduera.

"Istorioak belarrietara" IV. Kontakizun Laburren Lehiaketa

2018-04-30 : 12:42

Igartubeiti Museoak eta Untzi Museoak “Istorioak belarrietara” kontakizun laburren IV. edizioaren deialdia egiten dute. Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz. Gainera, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede. Epea zabalik 2018ko ekainaren 15 arte.

"Handiaren Lagunak Challenge" lehiaketa Igartubeiti Museoan

2018-04-01 : 14:18

Parte hartu Handiaren Lagunak Challenge lehiaketan eta irabazi sariak! Oso erraza da: igo zure argazkia sareetara (Facebook, Twitter eta/edo Instagram) #Handia13 #Igartubeiti traolekin eta irabazi sari bat.

"#Handia13... argiak, kamara eta akzioa!" erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan

2018-03-25 : 13:29

Aste Santurako planik? Erakusketa polita daukazue Igartubeitin (baserri museoa bisitatzeko beste aitzakia bat, eta ez bakarra!). Handia filmaren zati batzuk Igartubeiti baserri museoan grabatu ziren, Ezkio-Itsason. Grabaketatik aukeratutako 13 argazkiren bitartez, baserriko gune ezberdinak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, XIX. mendeko erraldoiaren eskutik. Erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan izango da martxoaren 22tik abuztuaren 31era arte. 

Barrikote eguna ospatuko da Igartubeiti Baserri Museoan

2018-03-15 : 15:33

Martxoaren 17an, 12:00tan barrikote festari hasiera emango zaio Igartubeiti baserri museoan. Publiko guztiari zuzendutako formatu anitzeko jarduerak antolatu dira egun osoan zehar, besteak beste, bisita gidatua, haurrentzako tailerrak, bertso saioa, trikitilariak, sagardo dastaketa eta zozketak.

"Zabor altxorrak" tailerra

2018-01-01 : 13:01

Sorkuntza berrerabilpen tailerra urtarrilak 13an eskainiko dugu 16:30etatik 18:00etara. 4-11 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta. 

"Paisaiatik mahaira" sukaldaritza tailerra eta dastaketa

2017-10-16 : 15:37

Gazteei eta helduei zuzendua, Clara Gutierrez biologak eta etnobotanikan adituak eskainia, urriak 22an, 10:00etatik 15:00etara. 

"Argiarekin jolasten" familientzako tailerra

2017-10-13 : 17:01

7 urtetik aurrerako haurrak dituzten familiei zuzendua, urriak 21ean, 16:30tatik 18:30etara, Rafa Rodrigok eskainia.

Sagardo Astea, urriaren 4tik 13ra bitartean, Igartubeiti Baserri Museoan

2017-10-05 : 19:44

Ezkion (Gipuzkoa) dagoen Igartubeiti Baserri Museoa "sagardo astea" ari da ospatzen egunotan. Urriaren 4tik 13ra bitartean sagarrarekin eta sagardoarekin lotutako hainbat jarduera bizi ahalko dira bertan, zaletu, aditu, familia eta herritar ororentzat. Igartubeitik antolatzen duen Sagaro Astearen 16. edizioa da aurtengoa. 

“Erdi Aroko musikak" kontzertua Igartubeiti baserriko dolarean

2017-09-26 : 18:33

Emilio Villalba eta Sara Marina musika eta instrumentu historikoak ikertzen, berreskuratzen eta hedatzen espezializatutako musikariak dira batik bat, VIII-XVI mendeen arteko garai artistikokoak. 6 urte baino gehiago daramatzate kontzertuak elkarrekin ematen, bai estatu mailan. bai Portugalen eta baita Frantzian ere. “Erdi Aroko musikak" kontzertua emango dute Igartubeiti baserriko dolarean. Urriaren 1ean, igandean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Igartubeitiko dolarean.

Lagun gaitzazu Igartubeitiko baratzea zaintzen!

2017-06-30 : 11:53

Inguruko landare, zuhaixka eta zuhaitzen bitartez, baserri mundua ezagutu ezazu. Igartubeitin, guztiek betetzendute beraien funtzioa, esperientzia berri honen bitartez ezagut itzazu beraien sekretuak...

Haria galtzen erakusketa: bisita gidatua eta Ecoprint tailerra

2017-06-21 : 16:01

Igartubeiti Baserri Museoan urriak 1erarte ikusgai dagoen "Haria galtzen" erakusketa dela eta, Maria Zubizarretak, artistak eta sortzaileak, bisita gidatua eskainiko du eta "Ecoprint" tailerra ere izango da Yolanda Sanchezen eskutik, ekainak 25ean, igandean, goizeko 10:00etan hasita eta 14:00ak arte. 

"Istorioak Belarrietara" III. Kontakizun Laburren Lehiaketa

2017-05-28 : 14:20

Igartubeiti Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak “Istorioak belarrietara” kontakizun laburren III edizioaren deialdia egiten dute.

Aste Santua Igartubeitin

2017-04-08 : 09:51

Igartubeiti Baserri Museoa zabalik izango da Aste Santuan, eta zenbait ekitaldi antolatu ditu jai egun horietara begira. Besteak beste, bisita gidatuak mokadutxoarekin (goiz eta arratsaldez, euskaraz zein erdaraz), eta familiek gailetak egiteko aukera (apirilaren 15ean).

"Baserriak barre egiten duenean" ipuin kontaketa

2016-11-29 : 16:06

Euskararen Egunean, abenduak 3an, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara Igartubeitin. 

Sagardo Astea urriaren 14ra bitartean

2016-10-06 : 15:17

Aurten ere, bisitariek sagar prentsaketak ikusteko aurrez izena eman ahal izango dute. Bestalde, Sagardo Asteari hasiera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren XV. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie. Aurtengo edizio honetan ere GASTRONOMIAK pisua izango du. Igartubeitin, asteburuan, zanpaketak, antzezpenak eta sagar erakusketa izango dira.

"Ensemble Diatessaron" taldearen kontzertua

2016-09-27 : 16:09

Igartubeiti Baserri Museoan urriak 1ean, larunbatean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

"Soineko paisaia" (2009-2015) Igartubeitin

2016-09-23 : 10:39

Gipuzkoako ehun burutik gorako artaldeen zintzarri hotsen artxiboa, Nader Koochakiren proiektua, Igartubeiti Baserri Museoko interpretazio zentroan izango da irailaren 24tik abenduaren 18rarte.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››