Igartubeiti Baserri Museoa zabalik izango da Aste Santuan, eta zenbait ekitaldi antolatu ditu jai egun horietara begira. Besteak beste, bisita gidatuak mokadutxoarekin (goiz eta arratsaldez, euskaraz zein erdaraz), eta familiek gailetak egiteko aukera (apirilaren 15ean).
Igartubeiti Baserri Museoa zabalik izango da Aste Santuan, apirilak 13tik 17ra biak barne, apirilak 18an, asteartean itxita izango da. Pazko Astean, apirilak 19tik 23ra irekiko ditu ateak. Zabalik izango den egun hauetan ordutegia, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da.
Erantzun
Sartu